Esan bezala, gaur goizean Donostiako autobide berriaren asfaltoa dastatzeko elkartu gera gure rolleskiekin zaletu taldetxo bat. Ordutegi desberdinekin, beste konpromisoak medio, aritu gara giro atseginean. Txirrindulari eta oinezko asko ibili dira eguraldi ona aprobetxatuz, baita patinatzaile ugari, batzuk donostirrollerrekoek egindako deialdiari erantzunez.
Egia esan, gustura ibiltzen da trafikoaren kezka alde batera utzita horrelako errepide zabal eta egokian, gure arreta guztia irrist egiterakoan gozatzeko jarrita. Ez dugu berriro aukera hau edukiko. Hemen ez behintzat.
Argazki batzuk ba dauzkazue hemen, egun honen oroitzapen moduan.
Euskadi irratian, taldetxo bat gurpildun eskiekin ikusi zela erran zuten
ResponderEliminar