martes, 28 de enero de 2014

Euskadiko txapelketa


Aste bukaera honetan ospatu da Candanchun 2014ko euskadiko txapelketa, naiz eta igandean ospatu zen lasterketa bakarra, Skatingekoa hain zuzen. Larunbatean klasikokoa bertan behera geratu zen eguraldi ankerra zela eta (euria, haizea,etab.) eta egoera honen aurrean antolatzaileek bertan bera uztea erabaki zuten.

Igandeko lasterketarako ordea, eguraldi iragarpenak egokiak ziruditen eta modu horretan igande goizean 5/7,5/10 eta 15km ko lasterketak ospatu ziren, Nafarroako txapelketarekin batera. Azken momentuan Aragoiko jendean ere izeneman zuen eta horrek sailkapenak zertxobait bete zituen.



Taldeari dagokionez, ia denek lortu genuen saria, baina batzuek oso sasoi onean daudela erakutsi zuten, besteak beste Xabik 15km-ko lasterketan, podium nagusiko hirugarren postua lortu ondoren, eta Oier Ibergailartuk, bere kategoriako gazteenetakoa izanik zaharragoei irabazi zien, Euskadiko txapeldun bilakatuz.



Aipatu beharra dago, pertsona gehien bildu zituen elkartea, geurea izan zela euskadikoen artean, eta aldi berean gipuzkoarrek emandako maila paregabea izan zela, beste probintzia batzuekin alderatuz; arrazoiak egongo dira horretarako!

Aste bukaera honetan, Marxa Beretera goaz taldeko batzuk, eta bi aste barru klubeko lasterketan guztiak ikustea espero det!!

Esteka honetan Estiren argazkiak dituzue ikusgai

ondo izan eta gozatu elurte berriez!

josuerki.