Mundua zein txikia den sarritan erabiltzen dugun espresio bat da; nik ez nekiena ordea, zera da: mundu birtuala ere txiki xamarra dela. Horrela, aurreko egun batean, gure blogaren armiarma sarearen hari batetik tiraka “mendiminez” izeneko blog honetara iritsi nintzen; egia esan, ez nintzen oso urrutira joan, Elgoibarrera besterik ez, leku interesgarri eta argazki dotoreez apaindutako hau aurkitzeko. Mendiaz (eta zertxobait gehiagoz) hitz egiten digu eta bertan gipuzkoar iraupen eskiatzaileek aurpegi ezagunen bat ere aurkitu dezakezue. Egilea Eñaut Izagirre da, euskal selekzioko mendiko eskiatzaile gaztea eta geografia ikaslea. Bere azken posta, Islandiako su mendiaren inguruan, oso interesgarria.
Eta mundua txikia dela diot, bat-batean ohartu nintzelako, blog honetan gora eta behera ibili hondoren, Eñaut ezagutzen dudala. Hobeto esanda, ezagutzen nuen ume koskor bat zenean eta aitaren eskutik Midi bezalako erraldoiak menperatzen zituenean. Duela urte dezente (ez dut esan nahi zenbat), bere osabarekin hainbatetan ibilia naiz Pirinioetako mendietan gora eta behera, gaur interneten nabilen bezala, baita hango mendateetako errepideetatik korrika.
Ez litzateke gauza txarra izango, Eñauten eredua ugaritzea gure artean eta puntako iraupen eskiatzaileek beraien esperientziak kontatzeko interneteko sare etenik gabeko hauek erabiltzea (ziur nago mila gauza interesgarri badituztela kontatzeko).
Agur bero bat, Eñaut, cvcfondoko txoko birtual honetatik, eta eskerrik asko estekarengatik.
Jesus ta hau?
ResponderEliminaraiba la letxe! eskerrik asko holako post bat zuenian jartziarren! ta nere bloga zertxobaitx geixao ezagutzera ematiarren!
pentsatzet osaba Antxonetaz hitz eingo dezula, portu dexente iguak ditxu eta Pirinio inguruan.
Eskerrik asko berriz ere! Zuen bloga ere oso ondo dao, interesgarrixen artian dakat!
Ala ba!
Eñaut.
Gañera Eñaut nere gelakoa da Rafa!!!
ResponderEliminar