lunes, 17 de febrero de 2014

Peña Guararen Lasterketa – Otsailaren 16





Asteburu honetan Hueskako Peña Guara taldeak hainbat lasterketa prestatu ditu.Larunbatean, biathloia eta gaueko esprinak, eta igandean skatineko lasterketa nagusia. Eguraldi txarraren ondorioz, larunbateko biathloia bertan behera utzi behar zuten.



Igandean, oso eguraldi ona egin zuen eta elurra oso azkarra zegoen kurbetan izotza egon arren. Alebinek 1.5km. zituzten, Infantiletik Junior I-era 7km., eta hortik aurrera 20km.

7km-etako lasterketan Mikel Sarasola 3.postuan geratu zen oso lasterketa ona egin ondoren, Andrés eta Thibeaut le Seguillonen atzetik. Ondoren, Oier Ibergallartu 5. iritsi zen, azken bolada honetan egiten ari den bezain lasterketa ona egin eta gero; ni, 10.postuan.




20km-ko lasterketan, Uzturreko Joseba Rojok errez irabazi zuen eta Xabi del Val eta Josu Erkizia batera iritsi ziren 7. eta 8. postuan.


Sari banaketa eta gero, eta denok pozik egindako karrerarekin, ekipoko guztiak bokatak bazkaltzera joan ginen.



Eta datorren asteburuan distantzia luzeko lasterketa Benasquen!


Jokin Sarasola

domingo, 9 de febrero de 2014

Trofeo Donostia. Clasificaciones


 Podéis ver aquí las clasificaciones del VIII TROFEO DONOSTIA. En este enlace teneis las fotos realizadas por David de Bernardo.





martes, 4 de febrero de 2014

35. Marxa Beret



Pasaden igandean ospatu zen Marxa Bereten 35. ekitaldia, eta azken elurteek oso atsegina egin zuten lasterketa, hiruzpa lau urte ondoren, Montgarriko baselizatik pasatu zelarik. Aurten, estreinekoz larunbateko ohiko esprinak beste eredu berri batean eraldatu dute, hain zuzen 5km ko skatingeko lasterketa bat antolatu zuten. Larunbateko irabazlea Diego Ruiz aragoarra izan zen, Tolosako Ioseba Rojorekin lehia estuan ibili ondoren azkeneko metroetan erabaki zelarik. Emakumeetan ordea, Berta Perez izan zen garailea, bakardadean.

Larunbateko eguraldi tristearen ondoren, bazirudien igandean goiz-goizetik eguzkiak hartuko gintuela, baina ez zen horrela izan era batean, haizeak eta elurrak ere kolpatu gintuelako ere. Irteera 10etan izan zen, puntual samarra, eta irteera faltsu bat egon ondoren, denek ekin genion lasterketari; 10, 21 eta 42km-koek. Hasieratik 42ko lasterkariek hartu genuen aurre lasterketan, eta lehenengo 10km-ak zortzikote batek burutu genuen, gehienak 42km-koak. Kostatu zitzaidan bai, bere lana, talde honi jarraitzea, behar bada haiek baino eski motelagoak nituelako. Montgarriko jaitsiera izugarria izan zen, beherako bide guztia arrastotik atera gabe egin nuelarik, hemen ere gainontzekoak baino motelago. 

Igoera hurbildu ahala, bakoitzak bere postuak hartu zituen,  eta nik ere horrela egin nuen, ezezaguna nuen kanpotar batekin, lasterketa guztia argizaririk gabe egin zuen "zoro" batekin. Sufritu nuen sufritu beharrekoa hau harrapatzeko, eta azken lautadan agur ere esan zidan tipoak, naiz eta askotan skatingean igo zituen aldapak! Azkenean 5. egin nuen sailkapenean, pozgarria neretzako, aurreko urteko pena txiki hori sendatuz (6.postua).




Taldeko gainontzeko partaideak Larrañagatarrak eta Ibergailartutarrak izan ziren. Luisek, ere 42km-ko lasterketa luzea egin zuen, eta sasoiko dagoela ere erakutsi zuen beste behin ondo bukatu zuelako, aurpegi onarekin.

Gazteen artean, sailkapenak ikusi arte zalantzak igongo dira, baina 10k-ko lasterketa txukuna egin zutela argi dago; Oier Ibergailartu sasoi oneko dago aurten, gorputz indartsu horrekin lasterketa polit bat egin zuelarik. Larrañagatarren artean, Peru izan zen azkarrena, eta Enekok azken momentuan Dortsala lortu zuen, beste urte betez lasterketa gogor hau eginez!

zorionak denoi!

josuerki