lunes, 15 de julio de 2013

Udako lehenengo entrenamenduak



Badira bizpahiru aste hasi ditugula entrenamenduak cvcfondo iraupen eski taldean, eta gaurkoa hirugarren entrenamendua izan dute taldeko gazteek. Udako plana korrika, indarra hartzeko ariketak burutzea eta rolleski teknika zein erresistentzia lantzea da, eta horretan gabiltza lanean momentuz. Gaurkoan, goizean goiz abiatu gera mendira, Adarrara hain zuzen, Andoaindik hasita; horretarako 9:30tan geratu gera Leitzarango bailaran, eta bertatik abiatu gera Adarra mendiruntz. Bertan Jokin, Manu, Peru eta ni, Josu elkartu gera, eta klasikoko bastoiekin klasikoko teknika irudikatzearen asmoz egin degu korrika-ibiliko saioa.

Guztira 3 ordu ibili gera gora- behera, eta nekatuta bukatu arren gustora igaro dugu goiza, amaierako Etxarriko ibaian bainu eder bat hartu degularik ospatzeko. Jarrai dezala udak!

Hemen dituzue ikusgai iruditxo batzuk.

josuerki