domingo, 6 de junio de 2010

Arrateko Igoera 2010


Gaur goizean jokatu da, CD Eibar taldeak antolatuta, Arrateko Igoeraren XIIgarren edizioa, Rolleski Ligaren bigarren atala eta inguruko lasterketen artean tradizio handienekoa. Eguraldi euritsu eta freskoa izan dugu Arrateko aldapa gogorrei aurre egiteko. Eguraldiaren freskotasuna eskertzekoa izan da, ala ere, lanean aritzeko eta asfaltoaren kondizio onei esker bidea ez da espero genuen bezain irristakorra egon.


Lasterketaren txapelak bi familien artean banatu dira, mutiletan Macíastarrek eraman dituzte, Iñigok eta Xabierrek heldu eta gazteen kategorietan eta nesketan Etxeberriatarrek, Haizeak helduetan eta Henarrek gazteetan, guztiak Uharteko taldekoak.

Gure taldeak sei lasterkari eraman ditu, bakoitzak bere mailan lan txukuna eginez, Mikelek aurten behetik aterata egin du aurreneko aldiz eta igoera polita egin ere, forma ederra erakutsiz.

Ligako hurrengo lasterketa Erlaitzen izango dugu, Irungo Mendizaleak elkarteak antolatuta. Aldapa gogorrak han ere, baino oraingoan klasikoan.

Hemen ikusi ditzakezue Arrateko magalean ateratako argazki batzuk, eta sailkapenak gure eskuetara iritsi bezain laster zintzilikatuko ditugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario