domingo, 25 de octubre de 2009

Uhartekoak jaun eta jabe Hernialden

(Arg.: Luis Ibergallartu)

Atzo jokatu zen, Uzturre taldeak antolatuta, Hernialdeko igoera rolleskietan. Goizean eguzkitsu egon bazen ere, arratsalde partean egun lainotua eta nahiko sargori tokatu zitzaigun, berez aldapan gora den ibilbidea zertxobait gogorragoa eginez partaide gehienei. Ez zen hau irabazleen kasua izan, mutiletan, Oier Goñik (Uharte) klasikoan eta Iñigo Macíasek (Uharte)skatingen, garbi nabarmendu zuten beraien jabetza, batez ere bigarrenak, Oierrrek, borrokatuagoa eduki baitzuen aurreneko postua, bidean Txomin Eskarmendiren (Urdaburu) arnasa atzetik sentitzen zuela. Nesketan, Lourdes Irazustak (Uzturre) behin eta berriz erakutsitako klasea adierazi zuen berriro, skatingeko froga irabaziz; eta klasikokoan Kate Millerrek irabazi zuen: lasterketa honi nazioarteko tokea eman zion Alaskatik etorritako neska honek. Gazteetan Iñaki Aldanondo (Uzturre) eta Henar Etxeberria (Uharte) izan ziren garaileak klasikoan eta Xabier Macías (Uharte) skatingen (neska gazterik ez zen animatu kategoria honetan).

Gure taldeari dagokionez partaidetza oso hona, 10 kirolarirekin, bigarren taldea Uharteren atzetik, Sarasolatarren falta nabarmendu genuelarik. Azpimarratzekoa bi Manuren lasterketa: Manu Vecinorena (CVC), animatzeagatik parte hartzera (hori da sasoia!), eta Manu Elorza (CVC) txikiarena, karrera bikaina egin zuelako (aita ia harrapatu zuen helmugara iristen). Josu Erkizia (CVC) ere primeran ibili zen: sailkapen orokorrean laugarren egin zuen, eta bere kategorian hirugarren, Iñigo Macías aurretik zijoala, atzeko laukotean borrokan ibili zen igoera osoan eta postuak azken metroetan erabaki ziren.

Hau izan zen guretzat atzoko txanponaren aurpegia; gurutzea, ordea, Beñat Irizarrek (CAEI) jaso zuen, rolleskiaren errueda batekin arazoak zituela, aldapa osoa bultzaka egin behar izan bai zuen. Benetan, holakotan bertan behera guztia ez uzteko borrokarako grina berezia eduki behar da eta Beñatek hori garbi erakutsi zuen atzo, zorionak Beñat!

Inguruko taldeaz aparte Alaskako bi partaide izan ziren atzo Hernialdeko magalean, aipatutako Kate eta Martin Miller eta, baita ere, Kataluniatik etorrita, CAEI taldeko Josep eta Nil LLarden eta Joaquin Porte.

Uzturrekoei eskertzea geratzen zaigu, urtero bezala egindako lana, antolakuntza ezin hobea; guztia primeran joan zen, inolako arazorik gabe. Hurrengo zita badakizue, Arditurriko bidegorrian, leku erabat desberdina, Urdaburuk antolatua. Ligako sailkapenak nahiko estu dijoaz hainbat postutan; beraz, han ikusiko ditugu borroka erabakigarriak batzuentzat.

Lasterketako argazkiak hemen ikusi ditzakezue eta sailkapenak hemen.

1 comentario:

  1. argi eta garbi, uhartekoen lan bikaina! bildutako partaideen kopuruagatik eta baita hauen trebeziarengatik!uzturrekoek urtero jende gehiago biltzea lortzeak ere meritu handia dauka!

    lan txukuna gure taldearena ere, guztiena!

    artikulu polita rafa!

    ResponderEliminar