martes, 20 de octubre de 2009

Hernialdeko igoera

Datorren larunbat honetan, Urriak 24, Uzturre taldeak antolatuta,Tolosako Belate auzotik Hernialdera dagoen igoeran, II Rolleski Ligaren beste lasterketa bat jokatuko da, azkenaurrekoa izango da hau, Urdaburukoenaren zain, liga bukatzeko. Naiz eta sailkapen orokorrak pixkanaka jalkitzen doazen, azken borroka hauek argituko dituzte erabat, bi lasterketa desberdinetan: larunbat honetan aldapa motz baino gogorrean eta hurrengoan aldiz, itxuraz laua, baino igoeran eten gabe. Bi lasterketa desberdin, bakoitzak bere armak erakusteko. Hernialdekoa, skating edo klasikoan egin dezakezue. Animatzen zaretenekin larunbatean han ikusiko gara.
Izen ematea eta informazioa, hemen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario