miércoles, 14 de octubre de 2009

¿Telecera dígame?

Duela hilabete batzuk egindako post batean komentatzen genuen bezala, telefono mobilen teknologia argizarien munduan sudurra sartzen hasia da, dagoeneko. Eta, jakina, beste arlo askotan bezalaxe, honetan ere, gaur harrigarria iruditzen zaiguna, bihar era bat ohizkoa eta etzi behar beharrezkoa bihurtzen da (edo behintzat, horrela sentitu ohi dugu). Han aipatutakoa esperimentu bat ba zen ere, gaurkoa aldiz, naiz eta, nik dakidanez, espainiar merkatura ez den oraindik iritsi, salgai dagoen produktu bat da (Estatu Batuetan 99 zentabotan).

Nordic glide wax for iPhone
, iPhone eta iPod Touch erabiltzaileentzat pentsatutako programa bat da. Tramankuluan kargatu ez gero, hainbat argizarien web orrialdeetan dauden argizaria aukeratzeko tresna automatikoen moduan (Swix etxearen "Wax Wizard" bezala) erabiltzen da: tenperatura eta hezetasunaren datuak sartu eta zein argizari erabili aholkatuko digu. Aholkuak hiru argizari mota desberdinentzat emango dizkigu: Solda, Toko eta Swix, eta, bertan, elurraren kalitatea kontutan hartzen da ere. Eta hori edozein lekutan (telefonoak kobertura daukan bitartean, noski).
Momentuz irrist egiteko argizarientzat bakarrik balio du, baino iritsiko da heltze argizarien garaia ere.

1 comentario:

  1. horretarako lehenengo iPhone-a eskuratu beharko da ezta??

    aukeran hobeto eski on batzuk erostea, eta glaziar batera irteerarenbat egitea.

    ResponderEliminar