Gu (mikel eta javi) Uztarrozera joan ginen txirrindaz ibiltzeko asmoakin. Gurekin aitak eta Jokin etorri ziren. Ostiralean, iritsi ginenean, hurrengo egunerako gauzak prestatu eta txirrindak garbitu genituen. Hori egin ondoroen afaltzera joan ginen eta gero txintxo-txintxo ohera.
Hurrengo goizean, nahiz eta aurreko egunean goizeko zortzitan esnatzea pentsatu, bederatzitan esnatu ginen. Hamarretarako dena prest zegoen Uztarrozetik abiatzeko.
-Lehenengo eguneko etapa hau zen: Km 0:Uztarroz, km 7 Lazako portua, km 21 Otsagabia, km 34 Güesa, km 54 Burgi, km 71 Izaba, km 75 Uztarroz.
Arratsaldean, pixkat deskantsatu ondoren, Uzatarrozeko pilotalekuan, Mikel Sarasola eta Javier Vecinoren arteko palako partidu ikusgarria egon zen.
Hurrengo goizean egun gogorra pasatzeko prest jaiki ginen.
-Bigarren etapa hau izan zen: Km 0 Uztarroz, km 7 Lazako portua, km 17 Abodiko taberna, km 33 Otsagabia, km 38 Muskilda, km 57 Lazako portua, km 64 Uztarroz.
Bigarren egunean, oso nekatuta geundenez, Uztarrozeko pilotalekua hutsik geratu zen. Bazkaldu eta gero Otsagabiako presara joan ginan bainu bat hartzeko, baina azkenean ez zen inor bainatu, zerbait edatera joan ginen eta hortikan etxera etorri ginen.
By:
Mikel Sarasola eta Javier Vecino.
Uztarroz txirrindaz. Abuztuak 8-9 |
Horrela entrenatzen ba duzue, nork segi zuei gero elurretan? Lan bikaina, ez beste batzuena bezala, hamar kilometroko paseo bat egin ondoren rolleskitan, bazkaria, piscina eta abar. Hori bai, propaganda egiten ba dakite haiek.
ResponderEliminarrafa
propaganda??? igo dezatela hauek guk igotzen ditugun portu hauetako batzuek?? rolleskitan...
ResponderEliminar