jueves, 27 de agosto de 2009

Bianditzera igoera

(Argazkiak: Jesusmari Erkizia "Usko")

Gero eta gertuago dagoen denboraldiak belarriak erakutsi dizkigu dagoeneko, hilabete eskas falta baita lehenengo lasterketarako, Urgulleko igoerarako hain zuzen eta iritsi da entrenamenduak indartzeko garaia. Gaurkoan bakarkakoa izan da igoera hau, ikasi ondoren gurasoek egin didaten proposamenari baiezkoa emanez, ikasleari laguntza eman behar baitzaio nire aitak dion bezalaxe.

Igoera Karrika izeneko Oiartzungo auzotik hasi da arratsaldeko 7ak ingurutan egun eguzkitsu batean. Eguzkiak ez zuen indar handiegia ordurako eta horretaz gain igoeraren gehiengoa zuhaitz handiko basoan zehar da. Irakurleek uler dezaten, klubak antolatzen duen urriko lasterketara iristeko erabiltzen den errepidea izan da, eta paisaia ere oso antzekoa da.

Guztira 12km inguruko luzera du Bianditzeko igoerak 720m-ko desnibela gainditzen delarik, eta pendizaren bataz bestekoa %5,5ekoa da. Ez da orain arte igo dugun pendiza gogorrena zalantzarik gabe, baina 12km horiek luze samar egiten dira azkenean. Trafikorik ez dago ia igoeran eta lurra oso aproposa da lehorra baldin badago behintzat. Behin basoa alde batera utzita, igoerako paisaia politenak ikus daitezke, hain polit dugun kostaldea bikain ikus daitekeelako, eta are eta gehiago bertara ilun nabarrean iristen bazarete, nire kasuan izan den bezalaxe, argazkietan ikus daiteken moduan.

Argi dago Pirineotako mendateak ikusgarriak direla, baina argazki hauek ikusi ondoren inbidiatzeko ezer ez dugula konturatuko zarete!!

Hurrenarte adiskideok!!

Josuerki

No hay comentarios:

Publicar un comentario