Mendiko lasterketak, duela urte batzuk modan jarri ondoren, erakartasuna mantentzen jakin dutela esaten ba dut, ez dizuet ezer berririk erakutsiko. Ba daude ala ere hauen artean, estilo, zailtasun eta ezaugarri desberdinak dauzkatenak. Gure inguruan, Jaizkibelen egiten zena, gaur egun desagertua, izan zen aurrenetarikoa, ba dauzkagu ospe handikoak, Zegama-Aizkorri maratoia bezala, baita motzak eta esplosiboak, Pagoetara igoera adibidez, eta, niretzat gogokoena, polita perfilarengatik (tarteka benetan korri egiteko aukera ematen duena) eta ibilbidearen edertasunarengatik, Lakuntza Aralar izenekoa, Lakuntzatik Hirumugarrietaren tontorrera eta buelta, Guardetxeko basoak eta Unagako zelaiak zeharkatuz.
Baino hauen artean, ba dago azken bolara honetan ugaritzen ari den lasterketa mota bat, km bertikala. Bihotzaren taupada eroen oihartzuna sentitzea gustuko ba duzue, hau da zuen kirola. Ahalik eta ibilbide motzenean 1.000 metroko desnibela igotzea bai da bere helburua, normalean erlojuaren kontra lan eginez.
Artikulu honen izenburuan aipatutako Panticosako lasterketa larunbat honetan jokatu da, eta sailkapenean, elurrarekin lotutako kirolarien hainbat izen ezagun aurkitu ditzakezue, Luis Alberto Hernando izan bai da mutilen artean garaile eta Juan Carlos Apilluelo hirugarren; nesketan, mendi lasterketetan aditua den Maribel Martínezek irabazi du. Hemen jaso dezakezue informazio gehiago.
Horrelako lasterketak gogoko ba dituzue, Anbotoko II edizioa pasa ba da ere, hemendik hilabetera daukazue aukera Uhartetik Beriainera igotzeko Km bertikalean, zuen biriken neurria zehazki aztertzeko.
Jende honek egiten duena merito asko dauka baina nire ikuspuntutik hau ez da kirola, ha sufrimendu hutsa da.
ResponderEliminarNormalean kirolean, disfrutatzeko lehengo sufritu egin behar da, gero saria dator eta, baina nik honi ez diot inungo xarmarik ikusten.
Nire ikuspuntua da, hala ere, Rafa eskerrikasko artikuluarengaik.