lunes, 23 de noviembre de 2009

Rolleski asteburua Fraintziako Pirinioan

Larunbatean, goizeko 7:30tan gelditu ginen Josuren etxearen parean, ala ere Josu berandu iritsi zen. Oso jende gutxi joan ginen: Xabi, Josu, Lurdes, Rafa, Mikel eta ni.
Iritsi eta berehala Pont D'Espagne portua igo genuen Xabi, Josu eta Rafak Cauteretsetik aterata eta Mikelek eta nik, goragotik, baina beti Jokinen faltarekin, pilota partidua zeukalako. Gora iristean argazki bat atera eta bazkaldu egin genuen, harrigarriena izan zen Josuk ez zituela makarroiak jan. Gero bidegorrira joan ginen teknika pixka bat lantzera. Bitartean Josu serie batzuk egiten ibili zen. Bukatzean Rafak txano bat erosi zuen eta ondoren aterpera joan ginen oheak aukeratu eta dutxatzera. Gauean Jokin, Patxi eta Estibalizekin iritsi zen eta afari on bat eman ziguten, gero Munduko Kopako bideo batzuk ikusi genituen ordenagailuan eta ohera joan ginen, Xabi eta Josuren puzkar usainekin. Hurrengo goizean 8:30tan gosaria eman ziguten (oso goxoa) ondoren geletara prestatzera joan ginen Soulor portua igotzeko Ferriereseko aldetik. Mikelek, Patxik, Jokinek eta nik 3 kilometro eta erdi egin genituen eta Xabi, Josu eta Rafak beheragotik igo zuten, Arbeost herritik aterata. Mikelek 10 minutu inguruan igo zuen eta Jokinek, Patxik eta nik 15 minututan, Patxik bi aldiz igo zuen. Xabik ez zuen guztia igo baba batengatik, baina Josuk eta Rafak bai. Gero, bazkaldu eta bidegorrira jaitsi ginen teknika egitera. Xabi, Mikel eta Rafa skatingean ibili ziren eta Josu, Patxi, Jokin eta ni klasikokoekin. Azkenean kotxeak hartu eta Donostirantz itzuli ginen.
Hemen ikusi ditzakezue Lurdesek ateratako argazkiak.

PD:Bi aste barru hara joatean dena elurturik egongo da.

Manu Elorza

2 comentarios:

  1. jaja
    Manu, oso artikulo ona, zure sinzeritatea paregabea da.

    ResponderEliminar
  2. oso ondo manu, deskribapen bikaina, xehetasunik galdu gabe!!

    ResponderEliminar