Albiste ona euskal iraupen eskiarentzat, Munduko Kopa hastera doa hemendik bi astetara Norvegiako Beitostoelen hirian (21/22 asteburuan), aurretik jokatutako Inariko (Finlandia) F.I.S. lasterketan Imanol Rojok Junior kategorian irabazi zuen larunbatean. Ez dago denboraldia asteko modu hobeagorik. Zorionak Imanol!
Orain Uzturre taldeko bi anaiak, Ioseba eta Imanol, espainiar selekzioarekin doaz Suedia aldean kontzentratzeko asmoarekin. Beraiekin Vicenç Vilarrubla, Javier Gutiérrez eta Diego Ruiz izango dira. Hauetako batzuek Laura Orguérekin batera Beitostoelenen hartuko dute parte, 2009/10 denboraldi olinpiar honi benetako hasiera emanez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario