jueves, 24 de marzo de 2011

Rojotarren garaipena Espainiako Txapelketako lehenengo jardunaldian


Gaur goizean lortu dute Rojotar anaiek (Ioseba eta Imanolek) Espainiar Txapelketako lehenengo probaren garaipena beraz dagoeneko egin dute estreinua garaipenean. Gaurkoa talde sprinta izan da, "team sprint " edo errelebo amerikarra hain zuzen. Iosebak zioenez indartsu ikusi du bere burua eta berak ere anaiaren karrera txukuna goraipatu du. Bigarren postua Aragoiko taldearentzat izan da, Diego Ruiz eta Luis Hernandok osatua, eta hirugarren postuan Vincens Villarubla eta Oscar Jorba kataluindarrak izan ditugu. Hauek izan dira beraz gaurko albisteak gureei dagokionez. Ondorengo egunetan xehetasun gehiago emango dizkizuegu kategoria bakoitzean gertatu denari buruz.

CVCfondotik beraz animorik handienak eta zorionik beroenak Ioseba eta Imanoli, eta espero dugu ondorengo egunetan bi hauek gain gainean ikusteaz gain, gainontzeko Euskal Federazioko lasterkariek ere lasterketa politak egin ditzaten.

Josuerki

No hay comentarios:

Publicar un comentario