jueves, 17 de marzo de 2011

Gipuzkoako Eskolarren Txapelketa


Igaro den aste bukaeran, dakizuen bezela V Donostia Trofeoa lasterketa ospatzeaz gain, bezperan Gipuzkoako eskola adineko haurren lasterketa ospatu zen azken urte hauetan bezelaxe Somporteko estazioan, arratsaldeko 16:00etan.

Bertan bildu ziren neska-mutilak adin askotarikoak izateaz gain, eskiatzeko ohitura gehiago ala gutxiagokoak izan ziren: batzuk iraupen eskiko klubetako parte hartzaileak izan ziren, talde Gipuzkoarrak (Eibarko Klub Deportiboa, Alpino Uzturre, CVCE, Urdaburu,...) zein beste edozein talde (CP Mayencos), eta beste haur asko ez federatuak ziren, Diputazioak antolatzen dituen irteeretako partaideak hain zuzen. Baina lasterketa honetan ateratzeko baldintza bakarra Gipuzkoako edozein eskoletako ikaslea izatea zen, zalantzarik gabe.

Lasterketak oso maila politekoak izan ziren, eta bertan animatzen ari ginenek sekulako ilusioa hartu genuen halako ikuskizunarekin, bat baino gehiagok pentsatu ere egin zuelarik lasterketa horietako nor edo nor etorkizuneko txapeldun bat izan zitekeela.

Arratsaldeko lauak aldera hasi zen jaialdia, eta lehenengo txanda gaztetxoenentzat izan zen. Hauek bete beharreko zirkuitua bira batekoa zen hain zuzen ere (Somporteko pista horia). Honako hau egiten azkarrena geure taldeko Jokin Sarasola izan genuen, bigarren postua ere taldekide batentzat izango zelarik, Oier Ibergallarturentzat. Hauek izan ziren beraz gure partaideen sailkapenak, hirugarren podiumean Mikel Plazas tolosarra izan zen.


Bigarren txandan ordea, zaharxeagoak atera ziren. Hauetan azkarrena Mikel Ibergallartu izan genuen,  Manex Begiristain tolosarraren aurretik, Mikel Sarasola atzean izan zutelarik eta ondoren Manu Elorza, azkarrenen taldea ixten. Manex Garayek ordea, ez zuen haren egun onena izan, eta bertan behera uztea erabaki zuen bigarren bira ematera zihoala.

Sailkapenik ezin izan degu lortu, beraz, gainontzeko partaideen berri ezin dizuegu eman. Hemen ikusi ditzakezue Rafak egindako argazki batzuk.

Josuerki





No hay comentarios:

Publicar un comentario