viernes, 4 de marzo de 2011

CVCE estreinekoz Biatloiean


Azken egun hauetako elurteei esker ikusi genuen asteazken goizean gure lagun eta taldekide Xabier Del Val biatloiean estreinekoz. Goizeko hamarrak inguruan ospatu zen Espainiako militarren txapelketa (eskiatzaile zibilei irikia) eta bertan izan genuen Xabier kirol honetan lehen aldiz lasterketa ofizial bat egiten.


Baldintza meteorologikoak ez ziren aproposenak izan, eta horrek are eta zailtasun handiagoa erantsi zion lasterketari, batez ere karabinarekin aritzerakoan. Lasterketa hamar kilometrotakoa izan zen, bakarkako irteeretan eta Candanchuco zirkuituari hiru bira egin behar izan zizkieten parte hartzaileek. Tiro egiteko ez zeuden baldintza oso egokiak egia esan, giroa ilun egoteaz gain, lanbro eta behelainoa ere bazegoelako, haize eta elurraz gain. Hau horrela ezin ahal izan genuen telebistan ikusten diren horietakoak ikusi, hau da, akatsik gabeko lasterketak.


Xabierri dagokionez, eskiatzen ongi ibili zen, naiz eta zirkuitua oso motela zegoen, eta disparoak egiterako orduan, zortea ez zen era bat bere alde egon, beste parte hartzaileen antzera, baina piskanaka ari da kirol honen funtsa hartzen, eta denbora gutxian harrapatuko du trebetasuna ziur.

Zorionak beraz, Xabi!

Hemen ikusi ditzakezue lasterketako argazki batzuk.

Josuerki

No hay comentarios:

Publicar un comentario