lunes, 21 de marzo de 2011

Gipuzkoako txapelketa Candanchún

Gipuzkoarrak gure Txapelketan
Udaberriarekin batera iritsi da Candanchúko aurtengo lehenengo lasterketa gezurra badirudi ere, baina zori onez gaurkoan ospatu ahal izan degu lasterketa. Geure txapelketa izan arren, gipuzkoarrez gain beste hainbat federaziotako lasterkariak ere agertu dira eta izen ezagun asko ere ikusi ahal izan ditugu gaurkoan.

Proba estilo librean izan da, klasikokoa bertan behera utzi behar izan zen eta, eta hau horrela, goizeko 9:30etan atera da lehenego lasterkaria. Eguna oso atsegina izan arren, zirkuitua ez zegoen espero bezain ongi eta atzo egindako prestaketa lan guztiak pikutara bidali ditu nor edo nork porlan hezean oinatzak jarri balitu bezela, bere eskien marrak marraztu zituelako zapalketa lanak egin ondoren. Lehengo dortsalak gizonezko eta emakumezko senior zein beteranoenak ziren eta hauen ondoren atera dira gaztetxo guztiak bata bestearen jarraian, hamabost segunduko tartearekin.

Gizonetan azkarrena Diego Ruiz (Biathlon GC) izan da gaurkoan eta haren segundu gutxira iritxi da Ioseba Rojo tolosarra (CA Uzturre). Bigarren postu hau oso berdindua egon da, Baptiste Cazaux (M Argelesiens) Iosebaren segundu batera iritsi baita, eta laugarren postuan azkenik, Imanol Rojo (CA Uzturre) anaia gaztea iritxi da.

Emakumeei dagokionez, Maialen Lopez (Irungo Mendizaleak) izan da azkarrena, eta bigarren eta hirugarren postua hestu hestu egon da segundu baten buruan Monica Saez (EMM) gailendu delarik Beatriz Blanes (CP Mayencos) eta Elisa Hernandezen (Sabika) aurretik.

Baina inola ere ezin genezake ahaztu, gaurkoan gipuzkoarren festa genuela eta partaidetza ez da batere makala izan argazkietan ikusi dezakezuen moduan. Pozgarria da giro polit hori ikustea eta badirudi azken urte hauetan genuen gazte eskasia hori piskanaka konpontzen ari dela CD Eibarko neska mutil sorta polit hori dela eta, geure neska mutilez gain.

Zorionak neskak!

CVCEko partaideak fin ibili dira gaurkoan baina azpimarratzekoa den lasterketa Jokin Sarasolarena izan da, bere sailkapenean Gipuzkoako txapledun izateaz gain, lasterketa orokorrean ere bera izan baitugu txapeldun. Zorionak Jokin!!

Jokin Sarasola

Manu Elorza eta Manex Garay ere hantxe ikusi ditugu borrokan eta biak forma oso onean daudela erakutsi digute, gaurkoan segundu bateko abantaila atera diolarik Manuk Manexi, nork irabaziko ote hurrengo lasterketan?

Mikel Sarasola ere borrokan ibili da Manex Begiristainekin (CA Uzturre), baina gaurkoan tolosarra indartsuago ibili da.

Xabier eta Leire Gardeazabalek Gipuzkoako txapelketa poltsikoratu dute eta Josu Erkziak hirugarren postu polit bat lortu du Rojo anaiekin podiumean sartzea lortu baitu Xabier del Valekin lehian aritu ondoren.

Taldeko hiru mosketero beteranoak ere ongi ibili dira, eta dagoeneko hasiak dira aste honetako Espainiako Txapelketetan pentsatzen, ea zortea dugun eta dominenbat edo ekarri ahal dezaketen!

Josuerki

Ondoren sailkapenak ikus ditzakezue hemen
Eta Esti eta Idoiaren argazkiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario