miércoles, 16 de marzo de 2011

CVCEko bazkideak V Donostia Trofeoan

Nola egin, guztiak lekuan jartzeko?

Niretzat, Donostia Trofeoa bihurtu da, azken bost urte hauetan, eski denboraldian zehar hitzordurik nagusiena forma fisikoari dagokionez, Marxa Beretekin batera. Hauetara saiatzen naiz punturik hoberenean iristen eta, niretzat bezala, deialdi garrantzitsua dela lasterketa hau, CVC Elkarteko bazkideentzat, urtero erakusten saiatzen gara gure partaidetzarekin. Aurten, Klubeko 32 bazkide izan gera bertan, bakoitzak bere marka hausteko ilusioarekin edo, besterik gabe, CVCEren urteroko iraupen eskiaren festan parte hartzeko asmoarekin.

Distantzi luzeenarekin hasita, nesketan CVC Elkarteko bakarra izan dugu aurten, Elixane Ormazabal bakarrik utzi dute bere podiumeko joan zen urteko lagunek. Bera izango da, berriro ere, CVCEko aurtengo iraupen eskiko erregina, ongi merezita gainera. Printzesak eta printzeak ere ba dauzkagu, horien kontu emango dugu jarraian, baina lehenago, galdera bat: noizko Esti Artolozagaren partaidetza? Ba dira, dagoeneko, antolakuntza lanarena aitzakitzat hartzen hasiak direnak.

Elixane erregina izan den bezala, Josu Erkizia izan da erregea oraingoan. Xabi Del Val eta berak izugarrizko lasterketa burutu zuten, onenekin borrokan bide osoan, Xabik orokorreko bederatzigarren postua lortuz, seigarrengotik hamar segundo eskasetara eta Josuk laugarrena, podiumean hankatxoa sartzeko aukera azken esprintean galdu zuelarik. Zorionak biri Klubeko koloreak hain aurrean erakusteagatik horrelako kategoria zailean. Hauen atzetik Xabi Gardeazabalek ere lasterketa polita egin zuen, beste maila batean, baina klubeko podiumean legez berea izan behar den hirugarren lekua gogoz defendituz.  Lo hartzerik ez dago, Xabi, atzetik datoz eta beteranoak, Luis Ibergallartu buruan betiko sasoia erakutsiz Rafa Elorzaren aurretik. Ni,  distantzian, Luisek bere seme zaharrenarekin edukitako borrokaren  lekuko izan nintzen, zirkuitu beretik joan ginen bitartean: polita benetan aita eta semea lehia berean murgilduta ikustea bata bestearen atzetik. Atzerago Jon Garzia ikusi genuen, bere ohizko formaz kanpo, Gaizka Zubizarretarekin batera. Patxi Sarasola, Josu Olaskoaga eta Teo Cacho beteranoak ere jarraian helmugaratu ziren sasoian daudela erakutsiz. Xabin Olaskoaga ere joan den urtean baino atzerago ibili zen. Higinio De Bernardo eta Paco Gil ere han ikusi genituen, hauek ere urrutian ibiliak dira, baina erakusten dute etxeko lasterketa herrikoiei ez dietela uko egiten. Pixka bat atzerago Imanol Ormazabal sartu zen, bere hirugarren Donostia Trofeoa bukatuz eta Klubeko partaiderik beteranoaren sari berezia jasoz. Azkenik, Manu Vecino eta Ibon Salbidegoitiak ere lortu zuten besteok bezala, beraien helburua: lasterketa luzea burutzea.

Ibergallartu X 2, borroka polita.

Erregina eta erregea bakarrak izan ohi diren bezala, printzesak eta printzeak aldiz, ugari izan ziren igandean:
10 Kmko lasterketan Leire Gardeazabal izan genuen Klubeko lehen sailkatua beste bi nesken aurretik: Blanca Garay eta Nati Rementeria, hirurak gogoz haritu ziren lasterketa bikainak eginez. Mutiletan Mikel Ibergallartu izan zen aurrena, 7garren orokorrean, asteburu polita borobilduz bezperako lasterketa irabazi ondoren (horren berri Josuk emango digu aurrerago) eta, esan bezala, aitarekin borroka ederra mantenduz. Luken Garay izan zen Klubeko beste partaidea eta erakutsi zigun bai, ez zaiola ahaztu eskiatzea zer den, naiz eta ez dugun maiz ikusten elurretan.

3 Kmkoan Ane Cacho izan zen, Klubeko koloreak defenditu zituen ausarta bakarra nesketan, eta txukun gainera bere 7garren postuarekin. Mutiletan Mikel Sarasola, Manu Elorza eta Manex Garay 6, 7 eta 8garren postuetan sartu ziren, hauek egunero erakusten digute aldi berean lagun eta lehiakide izaten. Pixka bat atzerago aurten taldean hasi berri den Peru Larrañagak ere bereak egin zituen koloreak defenditzen.

Eguneko emaitzarik bikainena.
1,5 Kmko lasterketan neskarik ez genuen eduki (hau nolabait konpondu beharko dugu) baina mutiletan eguneko emaitza bikainena lortu genuen bertan, irabazleaz gain, ohizkoan Mayencosen korritzen duen Martin Cacho, bigarren lasterkari bat sartu genuen podium orokorrean, Jokin Sarasola hirugarren postuan eta beste bat 5garrenean, Oier Ibergallartu hain zuzen, hirurak eski maila ederra erakutsi zuten etorkizunerako CVC Elkartean harrobia ba dagoela ziurtatuz. Martin De Bernardo gaztea ere han izan genuen, berarekin kontatu daitekeela erakutsiz.

Hauek izan gara ba aurtengo protagonistak, beste lekuetako lagunekin batera, eta CVCEren barruan aspaldiko tradizio bat mantentzen saiatu garenak, gure elkarteko bazkideen arteko iraupen eski froga, alegia. Konpetizioko iraupen eskiak gaur bizi duen egoera ikusita gure herrialdean, ez da gutxi. Datorren urtean Somporten ikusiko gara berriro, otsailaren bigarren asteburuan, espero.

Rafa

Hemen eta hemen taldekoen argazkiak.

Taldearen parte bat (hauek bai, ongi antolatuta).

Taldekoen sailkapenak:

16 km emakumezkoak
1ª Elixane Ortmazabal 1:22:19

16 km gizonezkoak
1ª Josu Erkizia 0:47:13
2ª Xabier Del Val 0:49:35
3ª Xabier Gardeazabal 0:56:15
4ª Luis Ibergallartu 0:59:31
5ª Rafa Elorza 1:00:36
6ª Jon Garzia 1:07:07
7ª Gaizka Zubizarreta 1:07:18
8ª Patxi Sarasola 1:07:55
9ª Josu Olaskoaga 1:07:56
10ª Teo Cacho 1:08:53
11ª Xabin Olaskoaga 1:09:39
12ª Higinio De Bernardo 1:11:45
13ª Paco Gil 1:13:03
14ª Imanol Ormazabal 1:15:19
15ª Manu Vecino 1:22:14
16ª Ibon Saldibegoitia 1:25:35

10 km emakumezkoak
1ª Leire Gardeazabal 0:47:54
2ª Blanca Garay 0:56:23
3ª Nati Rementeria 1:05:22

10 km gizonezkoak
1ª Mikel Ibergallartu 0:37:54
2ª Luken Gartay 0:55:05

3km emakumezkoak
1ª Ane Cacho 0:12:11

3 km gizonezkoak
1ª Mikel Sarasola 0:09:25
2ª Manu Elorza 0:10:21
3ª Manex Garay 0:10:52
4ª Peru Larrañaga 0:13:47

1,5 km gizonezkoak
1ª Martin Cacho 0:05:26
2ª Jokin Sarasola 0:05:41
3ª Oier Ibergallartu 0:06:02
4ª Martin De Bernardo 0:10:47

No hay comentarios:

Publicar un comentario