miércoles, 25 de agosto de 2010

Udan ere Le Somporten eskiatzen



Pasaden ostegunean Pirinioetara hurbildu ginen Somporteko portua alde frantesetik igotzeko roll-skietan. Portuak Urdosetik hasita 14km inguru ditu eta tunelaren gurutzerarte errepide zabala eta malda xuabea badauka, behin gurutzea pasata igoera gogortu egiten da eta trafikoa dexente murrizten da.
Hasieran, tunela dela eta, kamioi gehiegi daudela pentsatu daiteke baina errepidearen ertzak metro bat inguru dauka eta rolleskian ibiltzeko primeran dago. Gurutzea ondoren errepidearen zorua oso ona da gaina harrapatzeko hiru edo lau kilometro falta diren arte, hala ere gurpilentzat ez da eragozpen handia.
Bitxia da normalean txuriz estalita ikusten deguna 25º C-rekin eta izerditan ikustea, rolleskiak kendu eta igoera erdian dagoen presan buruz botatzeko gogoak etortzen zaizkizu.
Esfortzua ondoren Villanuan geldialdi bat egin genuen igerilekuan hankak zertxobait freskatzeko eta bazkari on batekin indarrak berreskuratzeko.
Irteera ezin hobea izan zela badirudi ere, batzuek ez zuten goiza horren ondo pasa. Josuri bere tripak ez zion portua igotzeko baimenarik eman eta Rafari kotxeko giltzak eguna izorratu zioten. Esero degu hurrengoan horrelako arazorik ez errepikatzea.
Josu eta Rafaz gain, Rojo anaiak, Xabi Gardeazabal eta ni ibili ginen Aspe bailaran gora.
Hemen ikusi ditzakezue argazki batzuk.
Xabier del Val

3 comentarios:

  1. ba bai, aber datorren saiakeran ez dagoen eragozpenik!! argazki politak eta artikulu txukuna Xabi!

    Bankete polita Elorza-Alkortatarren etxekoa, batez ere nere platerarena!! Hala ere eskerrak ematea ez dago soberan, beraz mila esker!!

    ResponderEliminar
  2. Hau ez da horrela geratuko mutilak, Josuk eta nik Somport igoko degu, eta inork espero baino lehenago. Ospatu ere ospatuko degu behar bezalako bazkariarekin, zu lasai, Josu, hori nere kontu.

    ResponderEliminar
  3. menos rollerski y deporte y más farras veraniegas...que la mente también se tiene que relajar!!! que no es bueno estar todo el año dándole al tema!!

    ResponderEliminar