domingo, 22 de agosto de 2010

Holandako itzulia

Mikel eta ni rolleski egiten kanal baten parean

Holandako itzulian asko ibili ginen bizikletaz eta hiru egunetan rolleskian ere ibili ginen. Hiri asko ezagutu ditugu, adibidez, Ámsterdam, Hoorn, Volendam, Marken, Gouda. Itzultzerakoan Brujas eta Gante ikusi genituen Belgikan eta erdi aroko ipuin batetik atera zirela ematen zuen. Guztiak oso politak dira.

Paisaia oso laua da eta ez dago mendirik, errota zaharrez eta kanalez josita dago. Ardiak hemengoak baino itsusiagoak dira. Holanda ur mailaren azpitik dogoenez dike batzuk daude eta haietatik ere pasa ginen, tarteka rolleskitan. Aldaparik ez zegoenez bizikletaz edo rolleskiaz erraz egiten ziren kilometroak eta bideak oso ondo asfaltatuak zeuden. Jende guztia dabil bizikletaz eta milaka bide daude. Bide batzuk bakarrik bizikletentzako  dira, beste batzutan, bidegorriak karretararen ertzetan daude eta ia ez da kotxerik ibiltzen. Gainera, hango bizikleta batzuk atzeraka pedaleatuz frenatzen dira. Oso bereziak dira.

 Hemen dauzkazute bertan ateratako argazki batzuk eta bideo labur bat.

Jokin Sarasola.



1 comentario:

  1. a zer nolako enbidia familia!!!! izugarri gustatu zait artikulua eta bideoa!!! cvc-aren hurrengo irteera holandara bai??

    aioo

    ResponderEliminar