jueves, 5 de agosto de 2010

More running, less rollerskiing


Aieteko parkea

Bai, bai, ongi irakurri duzu Josu, eta oraingoan ez da nik esandakoa, hemen ikusi dezakezun bezala, norvegiar eliteko eskiatzaileen gauza da.
Korrika egitearen onurak aspalditik ezagutzen ditugu. Ez dago hau bezalako ariketa fisikorik, hain behar eta tresna  gutxirekin hainbeste eman dezakeenik, gure gaitasunak garatzeko.
Horrela, edozein kiroletan oinarrizko entrenamenduen artean garrantzi handikoa bihurtzen da. Batez ere hain modu desberdinetan lan egiteko aukerak ematen dizkigunean, erresistentzia luzea, abiadura, erritmo aldaketarako gaitasuna, esprinta, eta behar diren baliabide fisiko guztiak garatzeko. Eta guztia eskakizun tekniko gutxirekin.
Urtean zehar planifikatutako entrenamenduari jarraituz, gauza bakoitzak ba du bere garaia, oraingoa oinarri fisiko sendo bat lantzea da eta horretan korrika egiteak paper nagusia jokatzen du. Aurrerago izango da momentua, egindako lanak eskien gainera bideratzeko eta hor bai, rolleskiak jokatuko du bere papera. Oraingoz:
More running, less rollerskiing

1 comentario: