Sisimut izeneko groenlandiar herrian iraupen eski lasterketa bat antolatzen da urtero udaberrian, nahiko berezia: 160km inguru hiru etapetan eta estilo klasikoan, bakoitzak bere zakua bizkarrean daramala eta gauak kanpamenduetan pasata, hauek bertako 200 boluntarioek antolatuta. Zortea lagun, eguraldi ona izan daiteke, bertan izandakoak diotenez leku hauetan Hego Groenlandian baino elur gutxiago botatzen du, hori bai, tenperaturak artikokoak izaten dira eta -10ºC -30ºC tara iristea gauza nahiko arrunta omen da.
Datorren apirilean egingo dena 15garren edizioa izango da. ACRren web gunea: http://www.acr.gl/
No hay comentarios:
Publicar un comentario