domingo, 18 de julio de 2010

Zuriza eta Ozako parajeetan

Hasieran gure plana bost egunetako trabesia egitekoa zen arren, amak arazoak izan zituen hainbeste egun hartzeko eta trabesia hiru egunetara murriztu genuen.


1. eguna: Zuriza-Achar d’Alano-Val d’Espetal-Colláu de Lenito Baxo-Puen de Santana (Oza)-Gabardito.

Gure trabesia Zurizako kanpinean hasten da. Lehenengo etapa kanpinetik Gabardito refugiora izan zen eta uste baino gogorragoa izan zen. Zortzi ordu pasa genituen ibiltzen eta gora eta behera gainera. Eguneko momenturik hoberena refugiora iristea izan zen.


2. eguna: Gabardito-Colláu de lo Foratón-Bisaurín (2670 m.)-Gabardito-Borda de Bisaltico (kanpina).

Hurrengo egunean goiz esnatu eta berehala irten ginen. Bigarren etapan Bisaurin mendia igo eta refugioa baino pixka bat beherago dagoen kanpinera jeitsi ginen lo egitera, sei ordu eta erdi ibili eta gero. Bigarren etapa hau politagoa eta errezagoa izan zen.


3. eguna: Borda de Bisaltico-Puen de Santana-Guarrinza-Collado de Petraficha-Zuriza.

Aurreko egunetako etapen ondoren Zurizako kanpinerako buelta gelditzen zen. Egun horretan ere zapi ordu luzez ibili ginen, nahiz eta, ez zeukan zailtasun handirik. Azken etapan igo behar izan genuen bakarra Petrafichako leporaino izan zen. Behin hara iritsita dena behera kanpineraino. Azkenik, gure trabesia ondo bukatzeko, kanpineko jatetxean afaldu genuen.


Hemen ikusi ditzakezue bidean ateratako argazki batzuk.


Mikel Sarasola

1 comentario:

  1. a ze irtenaldi polita!! ikusiko gera bai, patxi

    oso ongi Mikel, segi kronikatxoak egiten!

    ResponderEliminar