martes, 15 de febrero de 2011

Rojotar anaiak telebistan!

Foto: esquiblog.com
Badirudi piskanaka zabaltzen ari dela Rojotarren ospea geure inguruan eta argi asko dago hauek egiten ari diren lana nolabait ere ezagutarazi behar dela.

Duela bi asteko Marxa Beret 32º ekitaldiak Espainiar selekzioko atletak ekarri zituen bertara eta aukera aprobetxatuz, bi anaiek eitbko kazetari batekin harremanetan jarri ondoren, honako entrebista polit hau egin zuten Imanol eta Ioseba anaiek.

Pozgarria da benetan iraupen eskiak telebistan txoko txiki bat duela ikustea eta eskertzekoa da "Zu kirolari" saioak egiten duen lana, kirolari langile eta amorratu horien saiakeren berri emateko.

Eitbko kazetari Gerardo Puentek bideratzen du entrebista. Bideoa orrialde honetan dagoen lehenego da: 'Zu kirolari': Joanes Aierbe eta Ampo Ordiziaren borroka bideoan hain zuzen.

8. minututik aurrera agertuko dira Tolosar anaiak.

(Reportaje en euskera sobre la Marxa Beret y entrevista a los hermanos Rojo en EITB.com. Del minuto 8 al 20 en el vídeo "Zu kirolari" Joanes Aierbe eta Ampo Ordiziaren borroka)


No hay comentarios:

Publicar un comentario