lunes, 7 de febrero de 2011

Espainiar selekzioa jaun da jabe Marxa Beret 2011an

Villarrubla eta Rojo anaiak lasterketa luzearen buru
Gaur, 2011ko otsailaren 6ean ospatu da hain ezaguna dugun Marxa Beret, Pla de Bereten eta bertan iraupen eskiatzaile mordoa bildu da, 1200 inguru gutxi gora behera. Kontuan hartu beharreko zenbakia dela uste izan dute antolatzaileak, aurtengo egoera berezia dela eta, beraz, zalantzarik gabe pozik egotekoa izan da aurtengo edizioa.

Eguraldia paregabea izan da gaurkoan, ezhoikoa ere agian, baina udaberriko tenperaturak eta eguzkia izan ditugu nagusi. Nagusi ere izan ditugu Espainiar selekzioko partaideak, batzuetan zein beste sailkapenetan, eta gaur ere adierazi da dozena eskiatzaile hauek Estatu mailan dauden eskiatzaileak baino maila bat goraseago daudela.

Lasterketa luzean (36,6km), podiumeko mailarik gorerena Vincens Villarrubla katalandarrak lortu du, Rojotarrek inguratzen zutelarik, zaharrena, Ioseba, bigarren postuaren gainean eta gazteena, Imanol, hirugarrenaren gainean zeudelarik. Hauek eman duten maila paregabea izateaz gain, emandako itxura eta emozioa ez dira albo batera geratu, Villarrubla eta Ioseba Rojok egin behar izan duten sprinta, atzo arratsaldekoak bezain azkarra izan baita, baina azkenean garaipena katalandarrarentzat izan da.

Emakumeei dagokienez lehena Laura Orgué katalandarra izan da, RFEDIkoa hau ere, eta honek aitortu duenez, otsaila bukaeran Oslon ospatuko den Munduko Txapelketarako prestaketa moduan hartu du, distantzia luzean aterako baita. Bigarren sailkatua hogeitabost minutu beranduago iritsi da, Lola López (CEVA) eta hirugarrena hamar segundu beranduago, Piluca Gasch hain zuzen.

Hemen dauzkazue Sailkapen orokorrak.


Gureei dagokoionez, denek eta gutako bakoitzak egin degu karrera polita , bakoitzak bere distantzian, bere adinean edota klasifikazioan, eta lasterketaren ondoren aipatu ditugun sentsazioak oso onak izan dira orokorrean. Nekea nagusi zen gure artean, zalantzarik gabe, baina kasu honetan neke hori poztasun handiarekin zihoan lagundua.

Sarasolatarren argazki batzuk hemen.


CVCEko 28 partaideen sailkapenak:

10 Km neskak:
  60. Esti Artolozaga …………………..….….0:56:22
  72. Blanca Garay…………………………....1:01:07
104. Amaia Etxarri………….………………...1:09:44
112. Nati Rementeria…………………………1:11:38
177. Inma Iparragirre………………..….…….1:21:53

21 Km neskak:
 17 Elixane Ormazabal………………………..1:40:53

10 Km mutilak:
  35. Mikel Sarasola…………..………………0:37:43
  39. Mikel Ibergallartu……………..…………0:38:32
  53. Manu Elorza………………….………….0:43:39
  62. Jokin Sarasola………………..………….0:46:13
  88. Peru Larrañaga…………………………..0:53:26
  93. Oier Ibergallartu………………......….....0:54:03
244. Mikel Izeta……………………….….…..1:21:52

21 Km mutilak:
   19. Xabier Gardeazabal…………..……….1:07:04
   36. Teo Cacho……………..………….……1:20:08
   37. Patxi Sarasola………………………….1:20:19
   44. Josu Olaskoaga………………………...1:24:09
   58. Imanol Aranburu………………………..1:29:51
   83. Dani Bermejo……………….…………..1:38:45
  94. Imanol Ormazabal……………………….1:40:48
132. David Hernández…………………….…..1:54:17
166. Iñaki Gorriño……………………..……….2:03:46

42 Km mutilak:
 15. Josu Erkizia……………………….…….1:58:54
 28. Xabi Del Val……………….…………....2:08:15
 63. Luis Ibergallartu…………………………2:29:42
 65. Ander Hernández……………..…………2:30:17
 66. Rafa Elorza………………………………2:31:50
 99. Higinio De Bernardo…………………….3:06:32

Zorionak guztiei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario