|
Albarello eta Chiapucci. www.marciagranparadiso.it |
Italian, iraupen eski lasterketa sonatuena
Marcialonga dugu zalantzarik gabe, urteak pasa ez dira gutxi horren deialdia jaso duten euskal eskiatzaileak, azkeneko ausartak, guk dakigula,
Anabel Zubeldia eta
Iñaki Estomba izan dira aurtengo edizioan. Baina horrelako tradizioa daukan herrialde batean ba dira, nola ez, beste hainbat lasterketa erakargarriak. Horien artean, duela bi aste buru
Marcia Gran Paradiso jokatu zen, izen berdineko mendiaren magalean, Aostako bailaran. 45 km klasiko estiloan Cogne herriaren inguruko paraje zoragarrietan. Bertan,
Giorgio Di Centa beteranoa izan zen garaile aurten, beste puntako eskiatzaile baten aurretik,
Jean Marc Gaillard frantziarra.
Baina oraingoan beste bitxikeri baten berri eman nahi nizueke. Lasterkarien artean, Di Centa baino dezente atzerago, noski, lasterkari herrikoien artean, bi fenomeno sartu ziren, eskutik batera biak; bata
Marco Albarello, eskiatzaile italiar famatuenetakoa eta Aostako bailaran bertan jaioa, hainbat domina olinpikoak irabazitakoa, haien artean taldekako urre sonatua 1994an, munduko txapelduna ere izan zen eta, duela urte gutxi arte, Italiako taldearen entrenatzailea. Bestea
Claudio Chiapucci txirrindulari famatua, eskalatzaile petoa, bere erasoekin Fraintziako Tourreko etapa nagusietan sailkapenak hankaz gora jartzen zituena, gatza eta piperra gutxien espero genuen mendatean zabalduta.
Sailkapenean ikusi dezakezuen bezala, biak elkarrekin sartu ziren helmugan hainbat lasterkari herrikoiekin nahastuta. Berri honen lezioa hori da, hain zuzen: eliteko kirolaria izateaz gain, bizitzaren momenturen batean, kirola bizitza osorako afizioa izan daitekeela eta erronkak, goi mailakoak edo apalak, afizio horren motore.
|
Marco Albarello |
|
Claudio Chiapucci |
Horrela erakutsi ziguten baita ere, asteburu horretan jokatutako
Transjurassienne bezalako lasterketa batean bere erronka pertsonalen atzetik ibili ziren elitekoak zein herrikoiak,
Ioseba Rojok eta
Iñigo Oyarzabal edo
Xabier Irizar gure lagunek. Azpimarratzekoa lasterketa horretan
Diego Ruiz, Iosebaren taldekideak, lortutako zazpigarren postua. Zorionak Diego!
No hay comentarios:
Publicar un comentario