domingo, 27 de febrero de 2011

Di Centa top 10 Pursuitean


Guztiek Northug txalotzen duzuen bitartean, ni honen lasterketarekin geratuko naiz berriro. 38 urterekin elitearen artean jarraitzea ez dela tramite bat berarentzat erakutsi digu berriro gaurko Pursuit lasterketan. Aurpegia emanez lasterketaren bigarren parte osoan, erritmoa jarriz bukaeran, azken kilometroko marrazoak agertu diren arte (momentu batez Hellnerrek Northugi garaipena kenduko ote zion ere itxaropentsu nintzen, azken aldapa gogor horren tontorrean airerik gabe geratu den arte, hortik aurrera noruegiarrak irabazita zeukan, betiko nagusitasunarekin).

Betikoek jokatu dute beraz garaipena azken metro horietan beteranoaren baimenarekin.
Giorgo Di Centa "il Capo".

Rafa


No hay comentarios:

Publicar un comentario