domingo, 24 de octubre de 2010

Aurten ere nafarrak nagusi Hernialdeko Igoeran

Irati, Leire, Henar, Maialen, Héctor, Iñigo eta Oier, irabazleak.
Urtero bezela, aurten Tolosako Alpino Uzturre elkarteak Hernialdera hamargarren igoera antolatu du, zenbaki horrek dakarren berezitasunarekin. Hamar dira dagoeneko egin diren igoerak eta urteak joan eta urteak etorri, inguruan degun lasterketa partaidetsuena dela argi geratu da. Guztira 65 parte hartzaile bildu gera gaur Tolosako Belateko auzoan, batzuk patinadore eran eta besteak ordea klasikoan igotzeko. Aurten, lehenengoz, haurrak gorago hasi dira eta gainontzekoak behe behetik.

Egun paregabea zegoen igoera egiteko eta halaxe arratsaldeko laurak zirela eman zaio irteera probari. Skating eran zihoazenak hasieratik taldetxo bat osatu dute lautadan, eta aldapara iristean sortu dira lehenengo taldetxoak: Lehenengoa Iñigo Aldaz eta Iñigo Maciasek osatua eta ondoren Catalunyatik etorritako Oriol Llarden, Xabier Macias eta Xabier Del Valekin beste taldetxo bat osatu dute. Igoera bukatzear zegoela, Iñigo Aldazek erasoa egin dio Macias nagusiari eta helmugara bakarrik iristea lortu du. Ondoren hirugarren postua Oriolek lortu du lasterketa oso ona egin duelarik eta jarraian Xabier Macias eta Xabi Del Val sartu dira, hauek ere fin aritu dira. Gainontzekoak hauengandik minutu batzuetara iritxi dira, eta gure taldeko Xabi gardeazabal izan da gainontzeko horien lehenetarikoa. Nesketan Maialen Lopez Irundarra izan degu nagusi Cynthia Martínezen aurretik, aurten ere sasoi onean dagoela erakutsi digu.

Klasikoko lasterketa ordea zeharo borrokatua egon da gizonezkoetan, garrantzia handikoa baitzen III Ligaren etorkizunean. Lehenengo kilometroan taldetxo txiki bat sortu da, Oier Goñi, Txomin Eskarmendi, Javier Ortiz eta Josu Erkiziak osatua. Hauek elkarrekin joan dira lehenengo bi kilometroetan eta kurba handi batean Oier eta Txominek beste biak zertxobait utzi dituzte. Berehala Oierrek hortzak estutu eta Txomin atzean utzi du beraz hau izan dugu txapeldun eta aurten ere Hernialden jaun da jabe Oier Goñi Agoizdarra izan dugu, aurreko urteko denbora 5 segunduan hobetuz. Bigarren postuan Txomin iritsi da ia 25 segundura eta hirugarren postua esprintera erabaki da, Javier Ortiz "Txapel"-ek irabazi duelarik.

Neskei dagokionez, ezin hobea Leire Gardeazabalen lasterketa, gureen artean gaur onena izan delarik eta klasiko eran txapelduna izan dugu. Gaztetxoenen artean Hector Angulo izan da gairale eta segundu batzuk beranduago iritsi da Mikel Sarasola.

Hau horrela, senior mailan gaur erabaki da III. Ligako irabazlea, Oier Goñi, eta Veteranoetan ere eskutan dauka Txomin Eskarmendik gairapena.

Huek izan dira gaurko irabazleak:
Klasikoan: Oier Goñi (Uharte), Leire Gardeazabal (CVC), Héctor Angulo (Uharte) eta Irati Izagirre (CP Mayencos).

Skatingean: Iñigo Aldaz (CP Roncal), Maialen López (Irungo M), Henar Etxeberria (Uharte).

Hemen dauzkazue frogan ateratako argazki batzuk eta hemen sailkapenak.

Josuerki

2 comentarios: