miércoles, 6 de octubre de 2010

Aurpegi ezagunak Sportful lasterketan

SuperGiorgio (Ar: F. Becchis)
Iraupen eskiaren mundua gustuko duenak, dagoeneko jakingo du inguruko Rolleski lasterketezgain, badirela beste hainbat lasterketa Europa eta mundu mailan. Joan den astebukaeran, Artikutzara igoera egin zen moduan, hurrengo egunean Italian ere oso lasterketa garrantzitsu bat egon zen: Gran prix skiroll Sportful 2010 lasterketa. Bertan Espainiar selekzioko hainbat lasterkari ezagun izan genituen eta haien artean Rojo anaiak, nola ez. Lasterketa Giorgio Dicenta beteranoak irabazi zuen, eta adinan sartua egon harren oraindik gerra handia eman dezakeela adierazi zuen. Rojo adiskideek ere lasterketa paregabea egin zuten eta Ioseba izan zen selekzioko bigarrena  Pietro Piller Cottrer ezagunaren minutu erdira. Imanol ordea bere kategorian, Juniorrean alegia, hirugarren postuan sailkatu zen. Lan txukuna hauena beraz, zorionak!
Ondorengo irudietan ikusiko dituzue bi hauek.
Sailkapenak ikusteko hemen begiratu.

Josuerki

2 comentarios:

  1. Your blog link is now on www.italiaskiroll.com
    Would you like to insert our link? Thanks and kind regards!

    ResponderEliminar