domingo, 19 de septiembre de 2010

Rolleskiekin teknika lantzen

Azken urte hauetan hain erabilgarri dugun interneten gauza asko aurki ditzakegu, edozer dela ere eta duela bizpahiru urte sortu zen Youtube orrialdian iraupen eskiak ere bere lekua du. Bertan bideo ugari ikus daitezke, lasterketetatik hasita teknikari buruzko gomendioak ere agertuko direlarik.
Udan gure entrenamendu espezifikoena rolleskia dela badakigu, baina hau bakarrik ez dugu forma hartzeko erabiltzen; besteak beste negurako behar degun teknika lantzeko bide hoberena izan daiteke, entrenatzeaz gain. Honako bideo hauetan, klasikoko teknika nola egin erakutsiko digun alemaniar bat dugu eta klasiko eran hiru pausu ezagunenak eta erabilienak irakatsiko dizkigu: pausu alternatiboa, bultzada eta konbinatua. Irudien azalpenak alemanez egon arren, grafikoki ere adieraziak daude geziekin, une bakoitzean gorputz enborra eta gorputz adarren egoera azalduz.

Ikusi eta ikasi!!!! 

Josuerki




No hay comentarios:

Publicar un comentario