sábado, 25 de septiembre de 2010

CVCkoak nabarmen Urgulleko Aurreneko Sarian


Eguraldiak ez du batere lagundu gaur arratsaldean Urgulleko magal malkarretan. Euria izan dugu benetako protagonista eta, naiz eta eguerdian ba zirudien zertxobait atertuko zuela, azkenean gogotik bota du, aurretik Manuk eta bere laguntzaileek lasterkarientzat egindako garbiketa lanak bidea txukun uzteko ederki hondatuz. Horrela, azkenean helduen lasterkarien bi txandak klasikoan jokatu dira Gipuzkoako Negu Kiroletako Federazioak antolatutako Urgullera Aurreneko Igoera honetan.
Nire iritziz antolatzaileek ederki asmatu dute lasterketa modu honetan egiterakoan eta bigarren txanda, Gundersen eran eginda, oso ikusgarria izan da. Zenbait partaideek, segundu eskas batzuengatik bananduta bigarrengo igoeran, borroka estu eta politak erakutsi dituzte.
Izenburuan esan bezala, CVCko partaide batzuk ikusi ditugu aurreko postuetan: Josuk, Leirek eta Xabi Gek karrera bikainak egin bai dituzte. Mutil nagusietan Josu Erkizia (CVC) izan da irabazle Txomin Eskarmendiren (Urdaburu MT) aurretik, duela hilabete batzuk Erlaitzen beraien arteko borroka berrituz eta Xabi Gardeazabalek (CVC) hirugarren postu baliotsu bat lortu du. Nesketan Maialen Lopezek (Irungo Mendizaleak) bere nagusitasuna erakutsi du berriro Haizea Etxeberria (Uharte) eta Lourdes Irazustaren (CA Uzturre) aurretik, azkeneko hau berriro leian belauna sendatuta. Mutil gazteetan Ibai Larregik (Uharte) garaipen borrokatua lortu du, Xabier Macías (Uharte) bigarren izan delarik eta Beñat Irizar (CAEI) hirugarren. Nesketan, Leire Gardeazabalek (CVC) lasterketa bikaina egin du, esan bezala, leia irabaziz. Uxue Loizu (Uharte) bigarren izan da eta Josune Labiano (Uharte) hirugarren.
Lasterketa ikusgarri honi eguraldiaren laguntza besterik ez zaio falta izan erabat borobila izateko. Ea datorren urtean berriro jokatzeko aukera izaten den, eta eguraldi hobeagoarekin.
Sailkapen osoak ikusteko hemen klikatu. Patxiren argazki batzuk ere, hemen ikusi ditzakezue, Manurenak hemen.
Rafa

1 comentario:

  1. desde la FGDI queremos agradecer a todos los corredores su participación, dadas las condiciones climáticas. Y también queremos agradecer a MANU VECINO el trabajo que realizó, junto con Xanti y Juanjo, para dejar el circuito impecable, sin una hoja. Vaya un aplauso para los tres.

    ResponderEliminar