Udako plan bikaina egin genuen pasa den asteazkenean, goizean oso goiz altxatu (6.00) eta bizikletak autoan genituela Isabara jo genuen Larra-Larrau martxa ezagunaren ibilbide motza egiteko (lehiaketa ofiziala larunbatean egin arren, guk lehenago egitea erabaki genuen, presarik gabe, gure martxara). Goizeko zortziak eta erdi aldera ekin genion saioari, giro freskoarekin (8ºc) eta handik Belagoara joan ginen. Bertan askok oso ezagunak ditugun iraupen eski estazioko instalakuntzak igaro genituen.
"El Rincón"-era iristean portuaren zatirik gogorrena igaro ondoren Ferialera iritsi ginen eta handik Kontiendara. Portu honen azken igoera gainditu ondoren San Martingo sakonunea igaro eta Aretteko eski estaziora jaitsi ginen, eta ondoren Santa Garazirako bidea hartu genuen, dena jaitsiera, nola ez. Lehenengo zati honetan patsadaz igo ginen giharrak ez asko nekatzeko eta indarrak gordetzeko, beste igoera gogor bat zetorren eta, Larrainekoa alegia (Larrau).
Eguna aurrera zihoan, eta iritsi zen Larraueko portu gogor hori igotzeko garaia, beraz azkar batean ur piska bat eta barratxoren bat jan eta igoerari ekin genion. Igoera honek 14Km inguru ditu, eta argi dago Pirineoan badaudela hau baino luzeagoak, baina badira dagoeneko eginda ditugun portu dexente, eta honako hau baino
Arratsaldeko 5ak inguruan Villanuara joan eta behar genuen atsedena hartu ondoren, hurrengo goizean Somporteko portua igo genuen biok, Forges de Abeletik, autobusaren zain geunden bitartean azaldutako mendizale batzuk autoan jaitsi ondoren. Egun honetan ere, eguraldiak errespetatu gintuen eta ezin hobe igo genuen portua rolleskiekin.
Hementxe kondaira honen argazkiak!
Ondo segi!!
Josuerki
No hay comentarios:
Publicar un comentario