Joan den astebukaeran, lehengo urtean bezala, Uztarrozera joan ginen Rolleski egitera.
Larunbatean goizeko zortzirak aldera Donostiatik atera ginen Burgiko industria poligonorantz. Goiza han igaro genuen teknika lantzen eta bazkaltzera Burgiko errekaren ondoan dauden mahi batzuetara joan ginen. Ondoren errekan sartu eta bertan zegoen diketik saltoka haritu ginen. Arratsaldean klasikoko rolleskiekin Gardeko porturantz abiatu ginen, Matamachos aldera hain zuzen . Gazteak Burgitik hasi ginen igotzen eta umeak eta ”ez hain umeak” Gardetik atera ziren. Gauean Uztarrozgo Bortiri aterpetxean Urbasan grabaturiko bideo batzuk aztertu genituen teknika zuzentzeko. Afaldu ondoren Realaren joko ona ikusi eta lotara ...
Igande goizean Larrau skatingen igo genuen, batzuk Otxagabiatik eta besteok portu hasieratik .Eguraldiak gure alde egin zuen eta igoera oso polita izan zen bai paisaiagaitik baita errepidearen egoera onagatik ere.Otsagabiako kanpinean bazkaldu eta etxerantz abiatu ginen astebukaera on bat igaro ondoren.
Partaideak: Patxi, Mikel eta Jokin Sarasola; Xabier eta Leire Gardeazabal; Xabier Del Val; Josu Erkizia; Rafa Elorza; Beñat Irizar.
Taxistak: Lurdes Blanco; Juanjo Del Val; Xabier Irizar; Esti Artolozaga.
Beñat Irizar
Juanjoren argazkiak:
Juanjoren argazkiak:
Larrau |
Uztarroz 2010 |
No hay comentarios:
Publicar un comentario