Aurreko asteburuan talde entrenamenduen egitarauaren bigarren atala bete dugu. Oraingoan klubak Uztarrozen daukan Bortiri aterpean. Leku ezin hobea, bai aterpea eta baita ere inguruko errepideak, eguraldia izan zen koska bakarra eta ala ere uste baino hobeto moldatu ginen.
Larunbatean Burgiko industrialdean egindako ariketak eta gero, Belabartzeko igoera egin genuen. Estatubatuar eski webguneetan ikusten diren paisaien inbidia kentzeko lekua. Hiru taldetan egin genuen igoera.
Gauean, Manuren 50garren urtemuga ospatu
50 50 50 ¡Zorionak Manu! 50 50 50
eta hurrengo egunean Abodiko eski guneko aterpera igo ginen Larrau mendatearen Otsagabiako isurialdeko igoeraren parte handiena eginez. Gure asmoa goraino joatea zen, baino lanbroak eta euriak atzera bota zituen azkenean horretan saiatu ziren bi ausartak.
Josu Erkizia, Xabi Gardeazabal, Leire Gardeazabal, Mikel Ibergallartu, Beñat Irizar, Mikel Sarasola, Mikel Irizar, Manu Elorza, Jokin Sarasola eta Garazi Irizar izan ziren oraingoan parte hartzaileak.
Bideo labur bat ikusi dezakezue jasotako irudiekin. Eta hemen argazki batzuk.
lan bikaina rafa, patxi eta argazkilari guztiek egin dezuena!!
ResponderEliminarmusika ere, oso ona! zer da aurtengo udako abestia ez?? mediterraneo...
Laster Artikutzako lasterketa da, eta egongo al gara nahiko prestatuak?
ResponderEliminarArgazki lanetan eskua trebatu duzue behintzat.
Pena izan genuen eguraldia, baina hala ere primeran pasatu genuen eee!
Zorionak blogarengatik, egunero edo ia egunero zerbait berri eta interesgarriarekin harritzen gaituzuelako!