domingo, 16 de enero de 2011

Elur falta ekiditeko hainbat konponbide

Dakizuenez, badira egunak elur malutarik ez dela erori eta tenperatura epelek ere, zegoen elur gutxi hori desagertzea eragin du. Baina neguko kirolen maitale  sufrituok, edozerrera heltzen gera eta egoera txarrari aurpegi ona jartzeko ere gai gera askotan.

Baditugu bai esperantzak oraindik aurtengo denboraldiarekin eta horretarako uda osoan egindako lanari jarraipena emateko hainbat aukera bilatu behar izan ditugu elur eskasia honi aurre egiteko:

Zortedun gutxi batzuek elurretan burutu ditzakete entrenamenduak astean zehar bizpahiru aldiz, baina geure kasuan, hau oso bideragarria ez denez, irtenbideetako bat korrika egitea izango da eta aldi berean gimnasiora ere joatea ongi datorkigu. Bestalde, eta beti bezala, rolleskitan ibiltzea ere behar beharrezkoa degu eta horretarako etxetik gertu dauzkagun portu edo bideak erabili behar ditugu egun epel eta udaberritsu hauetan (15-18ºc itzaletan).  Irudian ikusi dezakezuen moduan, Bianditzeko gainean ateratako argazkia dezue hau, urtarrilaren 7an, eta manga eta galtza motxetan.
Pirinioei begira gutxi dira ziurrenik elurra dauden eski estazioak, eta hori dela eta, eski estazioek goien dauden pistak ireki behar dituzte, bertan elur gehiago baitago. Belaguan adibidez, La Contiendan 5km-ko pista aurki dezakezue irekita, web orrian agertzen den moduan, eta bestalde Candanchuko goikaldeetan, La Tucan hain zuzen bizpahiru kilometroko pista bat zapaldu dute 1800m-ko goitasunera, bertako taldeentzat. Egoera benetan da larria momentuz, ezpaitago elur tantarik gainontzeko estazioetan eta datorren egunotan itxaron beharko degu egoerak beste norantza bat hartzen duen ikusteko edo.

Josuerki

 

1 comentario: