Josuren ikasleak adi besteen lana aztertzen |
Ohizkoa den bezala, konpetizio iraupen eski taldeak urteari eskiatzen eman dio hasiera. Gure asmoa Somportera jotzea izan arren, elur egoerak ez digu halako aukerarik eman eta horren ondorioz lau egunak Candanchúko fondoko zirkuituan igaro ditugu lan da lan. Eguneko plana eguerdiko hamabietan hasten zen eta arratsaldeko ordubiak arte luzatzen zen. Bertan klasikoko zein patinadoreko teknikak landu izan ditugu ariketa, jolas eta eskiatze soilaren bitartez. Gainontzeko eguna, lehen orduan entrenatzeko eta kursiloaren ondoren nahi zuenak entrenatu du. Candanchúko elur egoerari dagokionez ez da ezagutu dugun hoberena baina hori baino gutxiago dagoen estazioak ere badaude urte hasiera honetan. Zirkuitua lehen orduan jendez gainezka dago, hainbat taldeetako kursilo edota entrenamenduak Candanchún ere baitira.
Geureen artean parte hartzea betiko modukoa izan da eta honakoan Manex, Manu, Sarasolatar anaiak eta Javier izan dira entrenamendu hauetan, argazkian ikusi dezakezuen moduan.
Badirudi, egun hauetan datorren eguraldia ez dela guztiz elurtsua, eta datorren asterarte behintzat ez ditugu elurte handiak espero, beraz ez litzateke sorpresa handia larunbat honetan dagoen lasterketa, Apertura Mayencos bertan behera gelditzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario