domingo, 21 de noviembre de 2010

Soulorreko eski jauziak


Atzo goizeko 7:30etan gelditu ginen: Rafa, Mikel, Jokin eta ni, Manu, Soulorrerako bidaia hasteko, bidean Xabi, Josu eta Lurdesekin elkartu ginen. Argelesen denda batera sartu ondoren Xabi eta Josu Soulorreko portua (20km) igotzen hasi ziren eta Rafa, Mikel, Jokin eta ni gorago joan ginen Arrensetik irtetzeko asmoz.

Soulor igotzen
Mendi guztiak zurituak zeuden baina bero handia egiten zuen eta nahikoa izerditu ondoren gauzak jaso eta bazkaldu egin genuen, oso ondo egia esan. Ondoren batzuk siesta bota zuten eta beste batzuk elurrarekin jolasten egon ginen. Gelara igo eta gauzak utzi ondoren eskiak jartzeko leku baten bila joan ginen eta aurkitu genuen. Gehienentzat lehenengo aldia zen garai hauetan eskiak jartzen genituela eta aldapatxo bat aurkitu ondoren saltatzeko prestatu eta eski jauzia praktikatzen ibili ginen. Gauean pitza antzeko zerbait eta patata batzuk jan genituen eta denbora luzez hitzegiten egon ondoren ohera joan ginen.

Gaur oso ondo gosaldu dugu eta roll-eskiekin Soulorreko portua Ferrieresetik igotzeko asmoa genuen baina azkenean futbolin partida batzuk jokatu ondoren Val D´Azunera joan gara eskiatzera. Oso erritmo honean ibili gara eta espero genuena  baina hobeto aurkitu dugu pista eta ordu eta hiru laurden ibili gara. Gaur ere salto batzuk egin ditugu eta neri gutxienez behatzak izoztu zaizkit. Donostirako bidean bazkaltzeko gelditu gara eta ondoren bidea jarraitu dugu Donostiraino. Hemen dauzkazue asteburuan egindako argazki batzuk.

Manu Elorza
Val D'Azun, aurreneko elurrak

No hay comentarios:

Publicar un comentario