Dakizuen bezala, aurreko asteburu honetan Munduko Kopari irteera eman zaio Gällivaren (Suedia) ospatutako lasterketarekin. Aurretik eta giroan jartzeko, hainbat eskiatzaile Muonion (Finlandia) izan ziren, bertan klasiko eta skating lasterketak korritzen, haien artean espainiar selekzioko partaideak, nola ez, Rojo bi anaiak barne.
Iosebak hemen erakusten dizuegun bideo hau grabatu zuen paraje hotz haietan eskiatzen. Bakardadea eta hotza dira nagusi leku galdu haietan, eta naiz eta Iosebak eguzkiaren presentzia adierazten digun, ez dirudi eguzki horren izpiak berotasun handia eskaintzen dutenik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario