Hiru Erregeen Mahaia igo nuen aitarekin.
Goizeko seietan jaiki ginen Nafarroara joateko eta kotxea Linzan utzi ondoren, bederatziak eta hogeietan abiatu ginen mendiruntz. Hasi eta berehala 2000 metro ingurura elurra ikusi genuen, Acherito inguruan. Paisaiak izugarri politak ziren, baina pena bat izan zen gailurrean Frantzia aldetik lanbroa sartu izana eta beste mendiak ez ikustea. Jeitsieran lanbroa Nafarroa aldera sartzen saiatu zen baina azkenean ez zen sartu. Bostetan iritsi ginen eta ondoan zegoen erreka batean sartu genituen hankak, gero Zurizako kanpinera joan ginen eta lo egin ondoren etxera itzuli ginen. Tulak eta aitak minberatuta bukatu zuten, ni nintzen hurrengo egunean errenka ez zebilen bakarra.
Manu Elorza
aiton bezala igo eta gazte bezala iritxi manu!!
ResponderEliminarsalbuespenak salbuespen...