miércoles, 15 de febrero de 2012

Euskadiko errelebo txapelketa

 
Pasa den astebukaera kargatu honen barnean, esan bezala, larunbatean ospatu ziren Candanchuko zirkuituan Euskadiko, Nafarroako eta Aragoiko errelebo lasterketak, Infantil eta absolutu mailan, bi hauetan erreleboak hiru gizon edo hiru emakumez osaturik zeudelarik. Aurten, geure taldeari dagokionez aipagarrien izan dena errelebo kopurua izan da, geure artean hiru errelebo egitea lortu baitugu (A, B eta C). Euskadiko txapelketan partaidetza oso handia ez zen izan, guztira bost errelebo egon baitziren. Sailkapenei dagokionez, lehenengo postuan eta euskadiko txapeldun CVCE A izan zen. 

Klasiko eran, ni hasi nintzen (Josu) eta zer nolako indarrak nituen frogatzeko asmoarekin atera nintzen, eta lasterketa polit bat egin ondoren, taldeari erreleboa lehen postuan eman nion. Ondoren, Xabi G. ren txanda zen, eta aurreko batean Luisek esan zuen moduan "el calculador" izan zen, hurrengo egunean egin beharreko lasterketarako punttu hori gorde zuelarik, eta halaxe egin zuen hurrengo eguneko lasterketa, inoiz baino hobeto. Azkenik Xabi DV. atera zen eta beti bezela skatingean ondo dabilela erakutxi zuen, azken erreleboan egon ohi diren partaide gogorrei aurre eginez, eta hala ibili zen bera ere, ongi.

Hona hemen sorpresa, euskadiko txapeldun ordeak geure taldeko B erreleboak lortu zuenean: estreinekoz, Mikel Sarasola handiekin lehiatu zen erreleboetan, eta lehiatzeaz gain, ongi aritu zela ere esan genezake zalantzarik gabe. Bigarren txandan Mikel I. atera zen, berak duen pipermin hori erantsi zuelarik, eta honek ere aurre egin zion Irungo M. ek zuten esperientziari. Azken postuan Jon Gartzi atera zen, eta bere urte onenetan ez ibili arren (ikasketak direla eta) oso ongi egin zion aurre eta postua ere mantendu zuen honek duen esperientziari esker.

Azken erreleboan, baina ez horregatik garrantzia gutxien duena, taldeko urrezko beteranoak atera ziren, urrezkoak dira bai, 5km-ko lasterketa esplosibo batean gaztetxoekin  parte hartzeko eta hortxe aguantatzeko urrezkoa behar baita izan. Lehenengo postuan, Rafa atera zen, txukun aritu zelarik haren sentimentu alrebesei aurre egin baitzion taldearen hobebeharrean. Bigarren postuan, Patxi atera zen, bere aburuz sufritu arren, kanpotik beste itxura eskeini zuelarik. Azkenik taldeko "buru", Luis I. atera zen, bere gaztaroko lasterketak burura ekarriz, eta batez ere haien aurkari eibartarrei aurre egiteko asmoz. 

Gaztetxoenen artean, garaipen orokorra gertu egon zen, baina borrokatu arren bigarren postuarekin konformatu beharko dira gure "supergaztetxoak". Hiru dira, hirukote bikaina, hiru ezpatalarien antzekoak, eta hiru erraldoien aurka egin behar zuten hauek. Klasikoan Manu E. atera zen, talde txapelduneko lehiakide indartsuenaren aurka, eta azken honek ere etxekolanak egin zituen, tarte esanguratsua lortu zuelarik, naiz eta Manuk lasterketa oso ona egin izan zuen (iritsiko da eguna Manu!). Bigarren postuan Jokin S. atera zen eta honek ere bere gaztetasuna alde batera utzita nagusienekin egin zuen borroka. Azkenik, Manex G. atera zen, Popeie marinelaren antzeko besoak gogor astinduz bigarren postu horri oso erraz eutsi ziolarik, beraz zorionak zeuei ere gazteak! 

Hauxe izan da beraz, larunbateko kronika laburra.
 
Hemen, Estik ateratako argazki batzuk.

Josuerki

No hay comentarios:

Publicar un comentario