miércoles, 24 de marzo de 2010

Euskadi eta Nafarroako Txapelketak

Aurreko asteburuan jokatu ziren Euskadi eta Nafarroako txapelketak Belagoako La Contienda pistan; oraingoan bai, nahiz eta elur kaskarra izan genuen larunbatean (igandean zertxobait hobetu ziren kondizioak). Bertakoek 2,5 km-ko zirkuitu bat prestatu zuten, ibilbide luzeenean 4 itzuli eman behar zirelarik eta motzenean itzuli bakarra. Zirkuitu gogorra eta teknikoa, batez ere azkeneko partaideentzat, udaberri elur astunarekin. Tenperaturak irteera orduetan: larunbatean 12ºC eta igandean 8ºC, kontuak atera. Igandeko ibilbidea, larunbatekoa baino egokiagoa iruditu zitzaigun.

Ez zen jende gehiegi bildu eta umeen kategorietan batez ere, behin eta berriro aipatzen dugun bezala, horrelakoetan azaltzen da inoiz baino nabarmenago egoeraren larritasuna. Euskaldunen artean, esan besterik ez dago gure taldea izan zela partaidetza ugariena eraman zuena (eta 10 lizentzia besterik ez dauzkagu). Beste gipuzkoarrak ere izan ziren, Tolosa eta Errenteriatik etorriak. CVCri dagokionez Euskadiko txapeldun batzuk ekarri genituen etxera bueltan. Sailkapenak edukitzean, zintzilikatuko ditugu; hemen dauzkazue Luis I. ateratako argazki batzuk, hemen Sarasolatarrenak klasikoan eta librean. Azkenik bideo bat ere erakusten dizuegu.


Antolakuntzari buruz, egindako lana eta arrera onak izan zirela esan behar da, lasterketa eta sari banaketaren arteko tartea laburtzea eskertzekoa izan zela (naiz eta sariak banatu aurretik sailkapenak publikatu behar diren). Ala ere, gauzatxo bat aipatu gabe ezin dut artikulu hau itxi, barkatuko didazue. Azken agurra egiterakoan hitz hauekin bukatu zuen bere hitzaldia arduradunak, datorren urterako txapelketa hauek berriro han antolatzeko eskaintza egin ondoren: “…eta nahi ez duena, ez dadila ba etorri”. Aurten gertatutakoaren testuinguruan ulertu behar diren hitzak, eta nire iritzian erabat desegokiak. Kontuan hartu behar da nonbait egon dela (beharbada) akats edo oztoporen bat, Belagoa edo inguruetan, gaur egun, horrelako lasterketak egitea behar bezala bermatzea eragotzi duena. Kontuan hartu behar da, baita ere, jende kopuru handia bildu zela urtarrileko deialdian, borondate onez, ilusioz beteta, urrutitik etorriak asko. Jende hori zergatik ez den berriro etorri aztertzerakoan, antolatzaileei bururatzen zaien gauza bakarra “el que no quiera que no venga” bada, ez dut uste bide onetik doazenik. Nik nahiago entzun izan banu: “gracias a los que habéis venido”.

En cuanto a la organización, agradecer el trabajo y la acogida a los participantes así como la reducida espera entre la carrera y la entrega de trofeos (hacer notar, eso sí, que las clasificaciones deben hacerse públicas antes de la entrega de premios) y, lo siento, pero no puedo terminar este artículo sin señalar un detalle. El responsable se despidió con estas palabras tras invitar a que los próximos campeonatos se celebren nuevamente allí: “… y el que no quiera, que no venga”. Hay que entender estas palabras en el contexto de lo sucedido este año y desde mi punto de vista, no pueden ser más desafortunadas. Hay que tener en cuenta que (quizá) algo no ha funcionado bien para poder garantizar la celebración de una carrera de este tipo en Belagua o alrededores. Hay que tener en cuenta que la respuesta a la convocatoria de enero fue muy buena, la gente acudió de buena fe, con ilusión, algunos desde bastante lejos. Si, a la hora de analizar por qué no han vuelto, todo lo que se les ocurre a los organizadores es “el que no quiera, que no venga”, parece que no van por buen camino. Yo, en este caso, hubiese preferido escuchar algo como: “gracias a los que habéis venido”

Rafa

No hay comentarios:

Publicar un comentario