Pasa den asteburuan jokatu ziren Le Somporteko eski gunean Gipuzkoako txapelketak. Bertan, gure taldeko zenbait kirolariek podiumera igotzeko aukera izan zuten.
Larunbat arratsaldean klasikoko txapelketa jokatu zen, distantzi luzeena 10 kmkoa korritu zelarik. Eguraldi bikaina, arrastoa oso kondizio onetan eta giroa ezin hobea, bai korritzeko baita ikusteko ere. Ez zen jende gehiegi bildu, baino giro oso polita izan genuen, ia ia familian (baikorrak izanda, eskiatzaile eskasiari alde onak bilatzen saiatu beharko dugu) .
Igandean Trace Aspoise lasterketarekin batera egin genuen Gipuzkoako skating txapelketa eta oraingoan helduek lan handia burutu zuten ibilbidearen 27 km gogorrak egiteko. Gazteentzat noski, ibilbide laburragoak ere izan ziren.
Sailkapenak hemen ikusteko aukera daukazue.
Gure taldeko partaideak hauek izan ziren: Jokin Sarasola, Manex Garai, Manu Elorza, Mikel Sarasola, Javi Vecino, Leire Gardeazabal, Xabi Gardeazabal, Josu Erkizia eta Xabi Del Val.
Gainera, Mikel Ibergallartu, min hartu ondoren berriro eskiatzen ikusteko aukera benetan pozgarria izan zen, naiz eta ez zuen txapelketan parte hartu.
Eta lesioei dagokionez Lurdes Irazusta, Uzturre taldeko Gipuzkoako klasiko eta skatingen txapeldunak, aterpe inguruan, eskirik gabe zegoela erorketa baten ondorioz, belaunean min hartuta bueltatu zen etxera. Espero dugu gauza ez dadila serioegia izan.
Hemen Luis I., Patxi eta Rafaren argazki batzuk ikusi ditzakezue.
Larunbatean dena nahiko polita atera zan, jendea animatzen, txikiak parte hartzen, baina egia da piskat tristea dela hain korrikalari gutxi ikustea Gipuzkoako Txapelketan.
ResponderEliminarMundu honetan sartu nintzanean, orain dela 7 edo 8 urte, elkarte bakoitzaren korrikalarien zerrenda luzea zan. Zer gertatu da?
Zergatik ez ditugu umeak gure taldeetan? Eta emakumeak non daude? Gizonezko seniorrak badaude baina ez asko eta beteranoak desagertzen ari dira.
Zer egin behar dugu iraupen-eskia indarberritzeko Gipuzkoan?
Lurdes Blanco
Umeak, egon, ba daude, gauza da non. Edozein igandetan Somportera joan besterik ez daukagu, eta inguruan begiratu. Besteek aurrea harrapatu diote gipuzkoar iraupen eskiari honek eskaintzen jakin edo ezin duena eskainiaz (edo nahi izan ez duena). Horrela gertatzen da hainbat ume gipuzkoar Aragoiko federatu bezala ikustea. Horrek buelta eduki al dezaken edo ez, kirol honen gure arduradunei galdetzea ez legoke gaizki egongo, non daude?
ResponderEliminar