martes, 7 de julio de 2009

Rolleski: COL DE COURADUQUE 1367m

Con la subida al col de Couraduque en Val d’Azun iniciamos nuestro proyecto de rollesquí en Pirineos que etiquetaremos como “Pirirroller”. El objetivo es simple, ir ascendiendo puertos pirenaicos en rollesquí. No hay prisa, ni orden, ni listas. La cosa es proponer un puerto y subirlo, desde los míticos de la historia del ciclismo, hasta los escondidos y casi desconocidos. Todos valen. Sólo hay que proponer uno, buscar gente que se anime… y a por él. Abierto a todos, el que quiera puede también subir en bici. Si hay infraestructura suficiente (coches, gente, etc) podemos preparar una versión “light” en cada puerto para los más jóvenes. Josu nos cuenta esta primera experiencia.

Rolleski: COL DE COURADUQUE 1367m
Goitasuna: 1367
Desnibela: 507m
Km: 6,5
Pendiza handiena: %8

Pasaden uztailaren 4an, larunbata, erabaki genuen bezalaxe, taldeko kide zaharrenak Pirineotako portu ezagun horietako batera joan ginen datorren denboraldia prestatzeko intentzioz. Hau izan da lehenengoa eta honekin batera datozen hilabeteotan beste hainbat portu igotzea pentsatua dugu, besteak beste Tourmalet, Hautacam, Aubisque eta beste hainbat, pixkanaka forma hartzeko batez ere datorren denboraldiari begira.

Lehenengo honetan, Val d´Azun izeneko frantziar isurialdean dagoen bailarara joan gara, Col de Couraduquen kokatua dagoen ipar eski estazioan bukatzen den portua igotzera. Igoerak paisaia paregabeak dituela azpimarratu behar da, horrela 6,5 Km-ko igoeraren ondoren egurrezko etxola batzuetara iritsiko da 1367 metrotara, eski estazioa hasten den lekura. Penditzari dagokionez %8ko bataz besteko igoerak ditu igoera guztian banaturik.

Goizean goiz Donostiatik atera eta goizerdirako Arrens herrian plantatu ginen. Herri txiki hau Val d´Azuneko aranaren azken herritxoa da, Gabizos mendiaren magaletan kokatua. Zeru beltz bat gainean genuelarik abiatu ginen rolleskiak jarri bezain laster, eta horrela 2Km inguru lautadatxo batean zehar igaro ondoren Aucum herrira iritsi ginen, portua hasten zen herrira hain zuzen. Orduantxe hasi zen eurite polit bat igoeraren izerdia itzaltzeko ezin hobe etorri zelarik, eta horrela ekin genion portuari lauok, bai rolleski eta baita bizikletan ere.

Ordubeteko igoera gogorra egin ondoren, arropa lehorra jarri eta portua berriro autoz jaitsi ondoren merezitako bazkaria jan genuen eguzkipean, eta bukatu bezain laster ekin genion bueltako bidaiari Labordetaren musika paregabearekin.

Besterik gabe, datorren portu igoera arte.

Josu Erkizia Aranburu

3 comentarios:

  1. Esperientzi polita, batez ere Labordetarena, eta ederki kontatua Josu, Aubisque eta horiek aipatzen dituzunean bizkarreko mina jartzen zait, optimista ikusten zaitut...

    ResponderEliminar
  2. poooobre juez, sin su virginidad...

    nik oraindik bizkarreko mina daukat aurreko larunbatetik!!

    ResponderEliminar
  3. Patxi dijo...
    Tourmalet eta Aubisque forma hartzeko baldin badira, nora igoko zarete forman zaudetenean??
    Artikutzako igoera hanka batekin!
    Ideia polita da, hurrena joateko asmoa daukazuenean bidali abisua.

    ResponderEliminar