Taldea, Xabi DV falta delarik |
Libreko sailkapenak
Klasikoko sailkapenak
Pasa den aste bukaera honetan ospatu dira Euskadiko eta Nafarroako iraupen eskiko txapelketak (klasiko erara eta patinadore erara) aldi berean Espainiako Kopako froga puntuagarria zelarik. Azken honek, partaide askoren parte hartzea eragin du, lasterketa bakoitzean partaide kopurua ehun pertsonetara gerturatu baitzen.
Klasikoko sailkapenak
Pasa den aste bukaera honetan ospatu dira Euskadiko eta Nafarroako iraupen eskiko txapelketak (klasiko erara eta patinadore erara) aldi berean Espainiako Kopako froga puntuagarria zelarik. Azken honek, partaide askoren parte hartzea eragin du, lasterketa bakoitzean partaide kopurua ehun pertsonetara gerturatu baitzen.
Azken bolada honetan, dagoen elur faltak lasterketa ia bertan behera uztera eraman du baina Belaguako zirkitu goienak elur dexente zuenez ospatzea posible izan da, eta euria gogor erori arren eta elurraren kalitatea oso eskasa izan arren, aurtengo lehenengo karrera puntuagarriak ospatu ahal izan ziren.
Larunbatean skatingean izan ziren lasterketak eta lehenengo gaztetxoenen txanda izan zen eta hauen artean Manu Elorza CVC izan zen garailea Euskadiko Txapelketan eta baita absolutuan ere Manex Garaiekin oso lehia estua izan ondoren. Jokin Sarasola eta Oier Ibergallartuk ere, bertan hartu zuten parte.
Beranduago, juniorrak, seniorrak eta beterenoak aritu ziren, eta hauen artean azkarrena CVCko Josu Erkizia izan zen, Euskadiko txapelduna izan zelarik. Honi jarraiki Xabier Del Val izan zen bigarrena CVC eta podiuma osatuz Iñaki Estomba (Irungo) sartu zen. Junior II mailan Xabier Gardeazabal CVC izan genuen Euskadiko txapeldun eta Mikel Ibergallartu junior II mailan ere txapeldun izan zen. Beteranoetan azkarrena Luis Ibergallartu izan genuen, Euskadiko podiumean sartzea ere lortu zuelarik.
Hurrengo egunean, klasikoko lasterketa ospatu zen, eta eguna ere ez zen batere atsegina izan, euritsu hasi zen eta uste genuen moduan zirkuitua ez zegoen oso egoera onean, izatez ere oso zirkuitu txarra baitzen lasterketa bat burutzeko, eta zuzenbideak aukeratu zuen itzulia aukera guztien artean okerrenetakoa izan baitzen ziurrenik.
Hau alde batera utziz, emaitzak ere berdintsuak izan ziren, oraingoan Manu Elorzak CVC lehen postua tarte handiagoarekin irabazi zuelarik, Manex, Jokin eta Oier I.-ren aurretik. Bestalde, gizonezko seniorretan irabazlea Josu Erkizia izan zen CVC eta bigarrena aurreko egunean bezalaxe Xabier Del Val izan zen. Oraingoan, aldaketa txiki bat egon zen podiumean, hirugarren postua berriro ere taldean gogotsu sartu den Jon Garcíak lortu baitzuen. Juniorretan Xabier G. eta Mikel I, biak taldekoak, lehia oso gogorrean aritu ziren eta oraingoan gaztetxoena gailendu zitzaion zaharrenari dezima gutxi batzuengatik.
Orokorrean, ikusi beharra dago taldeak lorturiko postuak oso onak izan direla eta berriro ere CVCE taldea indarturik atera dela txapelketa hauetatik.
Zorionak taldekide guztiei, egindako lanarengatik eta bereziki Jon eta Oierri, parte hartzera animatzeagatik. Aurrerantzean gurekin izango direlakoan beste lasterketa gehiagotan. Animo guztiontzat!
ResponderEliminar