miércoles, 15 de junio de 2011

Mikel Sarasola txirrindularia


Mikel Sarasola ekipoko lasterkari gazteenetakoa da, naiz eta bere gorputzak edo bere seriotasunak, den baino handigoa ikustera eramaten gaituzten sarritan. Klasikoan eskiatzen ikustea plazer bat da estilo hori gustuko dugunontzat eta, imajinatzen dut, bere maisuentzat pozez betetzeko gauza. Estilo dotorea lortu du batez ere pasa den denboraldi honetan.

Iraupen eskiaz aparte, txirrindularitzan ere aritzen da eta duela lau asteburu garaipena lortu zuen. Indartsu bukatu du denboraldia, beste hirutan podiumera igota. Ba daude bere kategorian bera baino bizkorragoak esprintean, azken metroetan beraien legea ipintzen duten horietakoak, baina egun horretan aldapatxoren bat aprobetxatuz, Mikelek erasoa jo zuen lasterketa erdian. Berak esan zidanez, helmugara aurretik iristeko itxaropenik gabe, baina, bueltak aurrera zihoazen bezala tropelarekiko tartea mantentzea lortu zuen, azkenean hortzak estutu eta garaipen borrokatua eskuratuz, bere lehiarako grina erakutsiz.

Garaipena ez da kirolaren barruan helburu nagusiena, gutxiago oraindik adin hauetan, baina azukre koskor baten zaporea denok dugu gustuko.

Zorionak Mikel!


1 comentario: