Urtero bezala, atzo ospatu zen Eibarko Arrate mendira ingoera, eta atzokoarekin hamahiru dira dagoeneko egin diren igoerak. Beti bezala, topaketa Eibarko klub deportiboan izan zen, goizeko 9ak inguruan dortsalak jasotzeko eta ordu erdi beranduago, Arrateko portuaren azpian igoerari hasiera emateko. Aurtengoan lasterketa bakarra egon zen, eta parte hartzaile guztiek beheko irteeratik atera behar izan zuten, helmugatik 8km-tara.
Lasterketa hasi bezain laister, Ioseba Rojok (Uzturre) hartu zuen burua eta haren erritmo zitala ezin ahal izan zuen inork jarraitu. Bitartean, atzeraseago, Txomin Eskarmendi (Urdaburu), Imanol Rojo (Uzturre) eta Josu Erkizia (CVCE) burua hartu zuten eta Rojotar gazteak ere erritmo gogorra jarri zuen malda gogorrenak iristean, beste guztiak atzean utzi zituelarik. Josuk jarraitu nahi izan arren zuhur ibili eta bere lasterketa egin zuen, atzekoei tartetxo bat eginez. Nesketan, Mailaen Lopezek (Irungo) Iosebaren antzera bakardadean igo zuen igoera, tarte polit bat eginez besteekiko.
Lasterketako azkarrena Ioseba Rojo (Uzturre) izan genuen, horretarako 24 minutu behar izan zituelarik eta atzerago bere anaia Imanol Rojo (Uzturre) iritsi zen helmugara, minutu eta 42 segundura (25:42). Podiuma osatzen klubeko Josu Erkizia (CVCE) izan genuen, Imanolen minutu batera (26:40). Laugarren postuan, oso igoera ona burutu zuen Xabier Macías (Uharte) gaztea izan zen, ohikoa den bere anaia zaharrari irabazi ziolarik eta baita bere taldekide Oier Goñiri (Uharte) ere.
Nesketan, beraz, azkarrena Maialen Lopez (Irungo) 34:39 izan zen, Lurdes Irazusta 39:08 (Uzturre) eta Haizea Etxeberria 47:33 (Uharte).
Azpimarratzekoa zalantzarik gabe gure gazteen artean lortutako podium polit hori, Mikel Sarasola, Manu Elorza eta Jokin Sarasola gazteenak, hiruak taldekoak (CVCE). Badirudi taldeko harrobia piskanaka aurrera dijoala eta hau horrela izan dadin lana egingo dugu.
Eskertzekoa berriro ere, Eibarko Klub Deportiboari aurtengoan ea urtero egindako lana, lasterketan eta baita lasterketa ondorengo guzti horietan.
Hementxe Estik ateratako argazki batzuk.
No hay comentarios:
Publicar un comentario