viernes, 17 de diciembre de 2010

Ametsak betetzeko garaia


Dagoeneko iritsi da beste karrera baten bispera Ioseba Rojorentzako, baina oraingo hau ez da orain arte bizitakoekin parekatzeko modukoa.

Urteak jo ditu lan da lan, gure inguru ezagunetan entrenatzen, negu, udazken, uda zein udaberrian, edozein eguraldi zela eta amets batzuk lortzeko helburuarekin. Badirudi atzo izan zela Somporteko parafinatzeko gelan geundela elkartuak hurrengo eguneko "Apertura Mayencos"-erako argizaria ematen, eta urte batzuen buruan munduko eskiatzaile onenekin inguratuko da.  Badirudi, behingoz iritsi dela amets horiek betetzeko garaia eta biharko, CVCfondo blogetik zorte onena opa dizugu zure lehenengo lasterketa honetarako.

Gogoratu, biharkoa ez da sufritzeko eguna, gozatzekoa baizik!

Josuerki

1 comentario:

  1. oso ona Josu!
    Nik ere gogoratzen dut behin Tolosara joan nintzela Iñaki Larrearekin Hernialden gora entrenatzera. Gurekin etorri ziren Uzturre taldeko bi anai txiki. Nork errango zigun orduan urte batzuren buruan onen artean izanen zirela.

    Aupa Ioseba crack!!

    ResponderEliminar