Abenduaren 4ean larunbateko goizeko zazpi terditan elkartu ginen Unibertsitateetan CVCko ekipoa Sarasolatarrak ohean gelditu ziren bitartean. Hiru orduko bidai baten ondoren Pont`d Espagnera iritsi ginen. Han lagun berri batekin elkartu ginen, Peru izenekoa. Manu eta niri ez ziguten utzi nahi elurreko motorrean igotzen, baina azkenean lortu genuen. Aterpera iritsi eta elurra ikustean asko poztu ginen pentsatuz elurra edukiko genuela asteburu osoan. Goizean pixka bat eskiatu ondoren aterpera itzuli ginen . Bazkari atsegin bat jan eta gero logelak ikustera igo ginen eta deskantsatzera. Arratsaldean teknika egitera joan ginen, oso denbora gutxi egon ginen, Xabi eta Josu beraien entrenamenduetan luzatu zirelako, baina ala ere ondo pasa genuen . Ordutxo bat teknika egiten egon ondoren aterpera bueltatu ginen ilundu egin zuelako, afaldu ondoren handiek musean jolastu zuten eta edukitako egunagatik pozik joan ginen ohera.
Igandean gosari on bat jan ondoren leihotik begiratu genuen eta euriarekin aurkitu ginen, ez ginen desanimatu eta eskiatzera atera ginen. Plateauan bakoitzak bere lana egin genuen, ia bi ordu entrenatu genituen bazkaldu aurretik, gero deskantsatu eta kartetan jolastu ondoren hiru terdietan berriro teknika egitera. gauean beti berdina den afari aspergarria jan genuen, espeziaz beteta. Handiek beste partida zirraragarri bat jokatu zuten eta Realak 2-0 irabazi zuela jakin ondoren lo egitera joan ginen gustura.
Astelehen goizean lehiotik begiratu eta harrituta gelditu ginen ez zegoelako elurrik , hori ikusita agian ez genuela eskiatuko pentsatzera iritsi ginen, baina ala ere azkenean bakoitzak bere entrenamendua bukatzea lortu genuen Peruk ezik, gaixorik etxera joan behar izan zelako. Arratsaldean, teknika egitea merezi ez zuenez, pelikula bat ikusi eta kartetan jolasten aritu ginen. Betiko afaria hartu eta museko partidarik gabe ohera joan ginen.
Esnatzean ez zegoen elur nahikoa 10 metro behar den bezala egiteko, beraz, taldearen argazkiak egiteko leku egokia bilatu eta argazkiak atera genituen eskiatzen, bakarka eta talde osoarena. Ondoren gauzak jaso, ez oso pozik egia esan, eta etxerantz joateko bidea hartu genuen , berriz ere oso luzea iruditu zitzaigun bidea , eskerrak bide erdian bazkaltzera geratu eta hankak luzatu genituela. Bazkari on baten ondoren berriro kotxera sartu eta ordu eta erdi gehiago bidaiatu genuen Donostiaraino.
Manex Garay
No hay comentarios:
Publicar un comentario