miércoles, 10 de febrero de 2010

XXXI Marxa Beret

Estiren argazkiak ikusteko:








Lurdesen argazkiak ikusteko:









Pasa den aste bukaera honetan 2010 Urteko Marxa Beret lasterketa herrikoia lehiatu da, 31. ekitaldia izan delarik aurtengoa, eta ohitura jarraituz CVCko eskiatzaileak bertan ere egon gera. Taldeko partaide batzuk (zorte handiena zutenak) ostiral goizean abiatu ziren bertara, eskiatzeko asmoz, eta gainontzekoek arratsaldean egin genuen bidaia, gabeko hamaiketan elkartu ginelarik denok Artieseko campingean. Afari arin bat egin eta berehala oheratu ginen, hurrengo goizean eskiatzeko intentzioa genuelako.

Larunbatean goiz esnatu eta Pla de Bereteko lautadara joan ginen eguraldia kaxkarra izan arren. Bertan argizariak eman eta bakoitza bere kasa joan ginen bueltaxka bat ematera, batzuk Bereteko zirkuituan bertan eta beste batzuk Montgarriko baselizarantz jaitsiz (txokolate bero bat dastatzeko zorte onarekin). Arratsaldeko ordu bietan kafetegira hurbildu ginen jaitsiera autoak berriro antolatzeko sabelak orroka hasiak baitziren, eta bankete ederra egin genuen kanpinean hurrengo egunerako indarrak berreskuratzeko.

Bazkal ostean baten batek kuluxka ederra bota ondoren berehala hasi ginen zetorren egunerako eskiak prestatzen, eta hantxe komeria ederrak (basea eman, ez eman, berdea, urdina, biola, … parafinak, HF, LF, hautsak, haizea, euria, …) baina hamarrak aldera, denek txapeldunek darabilten moduko eskiak edukitzea lortu ondoren, afaldu genuen. Menua paregabea izan zen: Makarroiak, Makarroiak eta Makarroiak denek behar genituen eta hurrengo eguneko lasterketarako karbohidratoak. Goiz oheratu eta hurrengo eguneko lasterketa estrategiak bakoitzak bere buruan jorratu genituen.

Iritsi zen azkenean egun handia, eta goizean goiz esnatu ondoren (06.45) gosari on bat hartu eta 8ak aldera denak elkartu ondoren Beretera abiatu ginen. Eguna lainotsu hasi harren berehala agertu ziren ostarteak, lainorik gabe geratu arte, eta han hasi ziren urduritasun momentuak, karrera aurrekoak alegia.

Hamarretan izan zen irteera eta taldeko kide guztiez gain (Sarasola familia, Elorza aita semeak, Xabi del val, Javi Vecino, Jon Garzia eta ni neu, Josu) bazeuden ere CVCko beste hainbat partaide 10,21 eta 42km lasterketetan parte hartu zutenak.Juanjo eta Lurdes ere bertan egon ziren goiz osoa lan eta lan, bata lasterketa arduradun bezala eta bestea taldekoei laguntzen, eskertzekoa hauen lana ere. Irteera puntuan eman zen eta denbora pasa hala, gaztetxoak izan ziren lehenak iristen, lasterketa oso ona egin zutelarik, eta Esti ere hortxe iritsi zen gazteekin forma onean dagoela erakutsiz (datorren asteburuko lasterketarako prestatzeko aldi berean). 21km-ko lasterketan ordea Jon sartu zen lehenengoa geureen artean, 20.postuan, azken entrenamenduak direla eta progresioa nabaritu delarik, eta Patxik ere lasterketa ona egin zuen.

42km-ko lasterketan Xabi del val, Rafa eta ni atera ginen eta hiruak lehertuta iritsi ginen helmugara, baina pozik aldi berean bakoitzak bere helburuak bete genituelako eta bukatzeak ere meritu handia zuelako. Teo Cacho eta Xabi Irizar ere 42km-ko lasterketan aritu ziren, zertxobait atzerago bukatu zutelarik, nahiz eta badakigun haiek entrenamendutzat hartu zutela eskandinabiara baidijoaz.

Hauxe izan zen lasterketa, eta ondoren bidaia luze bati ekin genion etxera joateko zori txarrez edo zori onez, gure lekua hiria baita.

Josu Erkizia

Sailkapenei dagokionez hauek izan dira klubeko partaideen emaitzak:

10 km neskak:

59 Esti Artolozaga …………………….. 1:03:46

82 Blanca Garay ……………………….. 1:09:34

172 Inma Iparragirre………………….. 1:33:35

21 eta 42 kmtan ez genuen neskarik izan.

10 km mutilak:

49 Javi Vecino…………………………….. 0:45:01

55 Mikel Sarasola……………………….. 0:46:30

64 Manu Elorza………………………….. 0:48:51

94 Jokin Sarasola………………………... 0:58:21

242 Mikel Izeta…………………………… 1:33:35

21 km mutilak:

20 Jon Garzia………………………………. 1:36:02

44 Patxi Sarasola…………………………. 1:57:22

64 Imanol Ormazabal………………….. 2:05:30

138 David Hernández………………….. 2:27:55

199 Iñaki Gorriño………………………… 2:44:27

42 km mutilak

29 Xabi Del Val……………………………. 2:43:08

35 Josu Erkizia…………………………….. 2:46:33

67 Rafa Elorza…………………………….. 3:03:49

93 Ander Hernández………………….. 3:24:55

105 Teo Cacho……………………………. 3:33:25

115 Xabi Irizar…………………………….. 3:42:40

117 Imanol Aranburu…………………. 3:43:11


3 comentarios:

  1. sentitzen det cvcko gainontzekolasterkarien aipurik ez egitea, zoritxarrez ez baiditut ezagutzen!

    ResponderEliminar
  2. Oso artikulu polita Josu. Gure lasterketari dagokionez agian datorren urtekoan aterako naiz. Bitartean, salda, ura eta galletak nere kontu.

    ResponderEliminar
  3. Argazki berriak igo ditugu Esqui de Fondo blogean, eta bertan CVCko batzuk ateratzen zarete...

    ResponderEliminar